Blog

Zikuñagako Ama

Zikuñagako Ama

Ama oso kuttuna da Hernaniko Zikuñagako Ama Urumea bailaran. Adibidez, inguruko hamaika bikote ezkondu ziren garai bateko, eta jada desagertua dagoen ermitan; 1963 eta 1968 urtean zehar, 88 ezkontza ospatu ziren bertan.

Datorren urrian Zikuñagako Ama Birjina Hernaniko zaindari izendatu zutela 70 urte beteko badira ere (urriaren 26an), gaur, ekitaldi berezia ospatuko da San Joan Bataiatzailearen elizan, bihar, Ama Birjinaren eguna dela aprobetxatuz.

Herriko Zikuñaga auzoko Ama, oso modu berezian gogoratuko da. Parrokian ospatuko den kontzertu interesgarri baten eskutik; 20:00etatik aurrera, hau da, 19:00etako mezaren ondoren.

Ekitaldia bi zatitan banatuko da. Hasteko, Mikel Aristregi prestaturiko dokumental labur bat emango da. Bitxikeria eder modura, 1954 urtean herriko parrokiatik Zikuñagako ermitara, Ama Birjinaren irudiaren prozesioaren zenbait irudi ikusi ahal izango dira.

Ondoren, Klara Mendizabal soprano donostiarrak, eta Joxan Goikoetxea musikari hernaniarrak, kontzertua eskainiko dute. “Ereserkiak Zikuñagako Amaren Ohoretan” izenburupean.

Hainbat musikagileren lanak entzuteko parada izango da Zikuñagako Ama oinarritzat harturik: Jose Olaizola, Jesus Zubimendi, Manuel Cendoya, Juan Telleria, Juan Jose Arregi, Imanol Kamio… Idoia Noblek egingo ditu aurkezle lanak, eta sarrera doakoa izango da (San Joan Bataiatzailearen eliza, 20:00etan, Hernani).