Katekesiko elizbarrutietako arduradunek ebanjelizatzearen erronkak aztertu dituzte Zamoran
«Eta Lehen Iragarpenaren ondoren, zer?» galderan oinarrituta, Zamora, Elizaren gogoeta pastoralaren erdigunea izan zen joan zen astean. Katekumenotzaren, Lehen Iragarpenaren, eta Katekesiaren elizbarrutiko arduradunak bildu ziren bertan topaketa batean. Helburua argia zen: egungo gizartean fedeari hurbiltzen zaizkionen laguntza-prozesuetan sakontzea.
Zamorako gotzainak, Varela Sanchez monsinoreak inauguratu zuen jardunaldian, Donostiako Elizbarrutiko ordezkaritza batek parte hartu zuen. Gotzainak, partehartzaileei emaniko ongietorrian, eliz harreraren berotasunean jarri zuen arreta. Gotzain Batzordeko presidentea den Rico Piro monsinoreak emaniko «Ebanjelizazioa eta Katekumenotza teologian eta historian» harrera-hitzaldian, heziketa ez ezik, bereizkuntza praktikoa ere landu zituen topaketako oinarri teorikoak ezarri zituen.
Egitarauan zehar, osoko bilkuraz gain lantalde txikiak aritu ziren lanean parte hartzaileak. Bertan, ordezkariek ,esperientziak partekatu, eta, etengabe aldatzen ari den gizarte baten erronkei erantzuteko asmoz, Elizaren etorkizunerako ildo amankomunak ezarri ahal izan zituzten.
Fedearekin «berriz elkartzeko» erronka
Eztabaidako puntu garrantzitsuenetako bat, pertsonek, gaur egun, kristau komunitatearekin berriro bat egiteko dituzten bide anitzak aztertzea izan zen. Gogoeta-saioetan nabarmendu zenez, fedearekiko jakinmina, ondorengo pauso hauen ondorioz sortu ohi da: «Esperientzia biziak», hala nola, erretiro espiritualak edo bizikidetzak; Herri-Errukia, fede-adierazpen publikoen eta «Bizi-mugarrien» eraginarekin; edo parrokiekiko harremana, familiako sakramentu-bizitzaren bidez (bataioak, jaunartzeak edo ezkontzak). Egoera hauek, elizbarrutiko arduradunek adierazi zutenez, “aukera kritikoak dira”, eta Elizak aukera horiek aprobetxatzen jakin behar du laguntza sendo eta gizatiarra eskaintzeko.
Bestalde, topaketaren agendaren barruan, partehartzaileek, «Gizakiaren Aroak» erakusketa ikusi zuten; Itxaropenaren bertuteari eskainia. Ibilbidea, mundu garaikideko krisietatik Berpizkundeko erantzun kristautzeraino doana, jardunaldietako hausnarketa teorikoen osagarri ‘kateketiko’, eta bisuala, izan zen.
Elizalde Espinalek emaniko meza batekin amaitu zen bilkura. Monsinoreak, elizbarrutiko arduradunei, jardunaldiko ondorioak, bakoitzaren elizbarrutira eramateko eskatu zien. Zamorako hitzordua jarduera handiko egun batzuen amaiera izan zen; Elizak XXI. mendeko kristauen harrera eta jarraipen bideak hobetzeko duen konpromisoa berretsiz.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi modu dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txatean sartu
- Edo WhatsApp mezu bat bidaliz NAHI DUT testua erantziz 689 105 191 zenbakira