Blog

“Luminiscencek” milaka lagun hurbildu ditu Artzain Ona katedralera

“Luminiscencek” milaka lagun hurbildu ditu Artzain Ona katedralera

Inauguratu zenetik, “Luminiscence” murgiltze-ikuskizunak, arrakasta handia pilatzen jarraitzen du Donostiako Artzain Ona katedralean. Emanaldiak hasi eta sei aste eta erdira, 17.000 lagunek  baino gehiagok –batez beste 2.600 pertsona astero– ikuskizun paregabeaz gozatzeko aukera izan dute.

“Luminiscencen” proposamen berritzailea, jakinmin handia pizten ari da hiriko biztanle eta bisitarien artean, izan ere, gure elizbarrutiko elizik deigarrienetariko baten edertasuna ezagutzen ari baitira.

Bere murgiltze eskaintzari esker, bertaratutako asko eta asko oso hunkituta irteten direla aitortzen dute, benetako bilgune espiritual bat biziz, kasu askotan fedea pizten edo indartzen duena, eta tokiko Elizaren historiaren eta ondarearen parte izatearen zentzu berritua sustatzen duena.

Azpimarratzekoa familien parte-hartze zabala, adin guztietako pertsonei zuzenduriko eskaintza bati esker. Gazteen parte-hartzea ere nabarmena da: bertaratutakoen %61ak, 45 urte baino gutxiago ditu, eta %38k, 35 urte baino gutxiago.

Ikusle gehienak, hemengoak diren arren, 56 herrialdetatik etorritako bisitariak ere ikuskizuna ikusi dutela egiaztatu da, era honetan, “Luminiscence” hirirako eta Donostiako Elizbarrutirako garrantzi handiko ekimen kultural eta espirituala bihurtu dela erakutsiz.