Blog

LUMINISCENCE

LUMINISCENCE

Donostiako Elizbarrutiak atsegin handiz jakinarazten Donostiara LUMINISCENCEren etorreraren berria, hau da, 360°-ko ikuskizuna, Europa osoan ia milioi erdi ikusle aho zabalik utzi dituena.

Artzain Onaren katedrala, bideomapping-a, historia, eta zuzeneko musika uztartzen dituen esperientzia kultural eta espiritualaren eszenatokia izango da.

Hainbat saio oso berezitan barrena, bertaratzen diren pertsonek, aukera izango dute gure herriko elizarik adierazgarrienetako baten sekretu arkitektoniko eta sinbolikoetan murgiltzeko.

Katedraleko ganga eta hormetan proiektatutako irudi ikusgarriei esker, eta teknologia inguratzaileari eta zuzeneko abesbatzei esker, bizia hartzen duen soinu-banda baten eskutik, LUMINISCENCEk, artea, historia eta fedea lotzen dituen zentzumen anitzeko esperientzia eskaintzen du.

Esperientziaz gozatzeko bi musika bertsio

Ikuskizuna bi modutan ikusi daiteke:

🎤 Bertsio ezohizkoa – Zuzeneko abesbatza

📅 Ostegunetik larunbatera, gauez

🎟️ Sarrerak, 23€-tik aurrera

Bertsio honetan, gure eskualdeko abesbatza ospetsuenetarikoek zuzenean kantatuko dute, ikuskizuneko une bakoitzari soinu-aberastasuna emanez. 3D soinu sistemari esker, musika modu inguratzailean banatzen da espazio osoan, giro paregabe bat sortuz.

🎧 Jatorrizko bertsioa – Musika digitala

📅 Ekaineko asteazken gau guztietan

🎟️Sarrerak, 15 €-tik aurrera

Ikus-entzule guztientzako bizipena

50 minutu inguruko iraupena duen LUMINISCENCE ikuskizuna, familian edo lagunartean gozatzeko pentsatuta dago. Sarrera doakoa da 4 urtetik beherako haurrentzat (heldu baten altzoan eserita), eta aretoa egokitua dago mugikortasun murriztua duten pertsonentzat.

Sarreren erosketa

Sarrerak salgai daude jada, eta modu ezberdinean erosi daitezke:

💎 Urrea. Elizaren atzealdetik ikuspegi panoramikoaz gozatzeko.

💠 Zilarra. erdiko aldetik, ikusizko antolaketetatik hurbil dagoen girotze baterako.

📍 Lekua: Donostiako Artzain Ona katedrala

📅 Datak: Ekainetik aurrera, asteazkenetan, ostegunetan, ostiraletan eta larunbatetan

Iraupena: 50 minutu

💰 Prezioak: 15 €-tik aurrera


LUMINISCENCE ikuskizun bat baino gehiago da: gure katedralaren edertasuna ikuspegi garaikide batetik berra-aurkitzeko gonbidapena da, non, fedeak, kulturak eta arteak esperientzia ahaztezin batean bat egiten duten.

🔗 ¡Reserva ya tus entradas y déjate sorprender por la luz que revela lo invisible!