Luminiscence, Donostiako katedraleko arrakasta handia
Luminiscencek, 360º-ko ikuskizunak, maiatzaren 30ean ekin zion bere bideari, eta urriaren 4an. esan zigun agur. Artzain Onaren katedraleko gangak pantaila bikainak izan dira argiaren eta soinuaren irudikapen zirraragarriaz gozatzeko. Ikus-entzunezko proiekzioak zentzumenezko bidaia zirraragarria sortu zuen ikustera joan ziren pertsonengan.
Ikuskizunak, artea, modernotasuna eta espiritualtasuna uztartu ditu; beste arrakasta bat Donostiako Elizbarrutiaren 75. urteurrenaren eta Jubileuaren barruan.
Ikusleen erantzun bikainak hunkitu eta oso zoriontsu egiten gaitu. 50.000 lagun baino gehiago bildu izanak, Artzain Ona katedralak indartu egiten du Gipuzkoako “Eliza Ama” gisa, eta baita hiriko turismoaren iparrorratz garrantzitsu bezala ere
“Eskerrik asko ikuskizun handi hau posible egin duzuen guztioi, eta baita Luminiscence ikustera etorri zareten guztioi ere” (Donostiako Elizbarrutia).