Blog

Misiolari mahai-ingurua Errenterian

Misiolari mahai-ingurua Errenterian

Martxoaren 3an, Errenteriako Iztieta parrokiaren azpiaz kokatua dagoen elkartea, bizitzaz eta jakin-minez bete zen. Inguruko parrokietatik eta norberaren jakinminez bertara hurbildutako 100 bat lagun bildu ziren galdera baten inguruan, entzun, eta hitz egiteko: zer esan nahi du gaur “misioak”, akonpainamendutik, komunitatetik, eta elkarrekiko ikastalditik bizi denean?

Giro hurbilean hasi zen arratsaldea. 19:30etik 19:45era, pinto-poteak ongietorria are goxoagoa egin zuen. 19:45ean, marmarra desagertzen joan zen, eta Ivan Benkok moderatuta, topaketak mahai-inguru itxura hartu zuen. Ivanek, hasiera-hasieratik, helburua ez zela elkarrizketak kateatzea azpimarratu zuen, hitz egitea baizik. Arau praktiko batetik abiatuta —bihotzetik emandako erantzunak, adibide zehatzak, eta zaindutako denborak—, blokeka egindako ibilbide bat proposatu zen, entzutea eta emozioak ordenatzen laguntzeko.

Koldo Muro Elizbarrutiko Misioetako ordezkariak mahaiaren hiru begiradak aurkeztu zituen. Matilde Rivera, marianita lekaimea (Jesusen Mariana Santuaren kongregazioa). Chimborazoko ekuadortar honek, 15 urte baino gehiago daramatza misiolari Kaikorren (Kenya).

Ketty Vidal, Cojimieseko laikoa, parrokiako Caritasekin lotua, eta “Haurraren Etxea” proiektuaren arduraduna, liburutegi finko bat koordinatzen du. Baita liburutegi mugikor bat ere Manabiko iparraldeko landa-eremuetara iristeko.

Eta Cristina Gabirondo, Zizurkilgo misiolaria, uda honetan Marianitas ahizpekin Kaikorren misiolari esperientzia bizi izan du. Hemen zegoen, beharbada, arratsaldeko lehen irakaspena: misioak, izena, aurpegia eta biografia.

Bokazioa eta deia: eguneroko ‘baietza’.

Mahai inguruaren lehen zatia zuzen-zuzena izan zen: “Zer ‘bai” bizi duzu gaur egun? Zerk eusten zaitu jarraitzeko?” Ez zen abstraktuan hitz egin. Eguneroko fideltasuna, nekea, konfiantza, komunitatea, eta bideratzen duten pertsonak bezalako hitzak agertu ziren. Galderen harian —funtsezko uneak, laguntzen dutenak, nola eutsi zalantzak sortzen direnean—, oso ibilbide desberdinen arteko puntu amankomun bat azalduzen: inork ez du misio bat bakar-bakarrik aurrera ateratzen. Bokazioa, erantzunetan sumatzen zen, ez da ideia polit bat: erabaki berritua da, askotan txikia, eta benetako loturetan oinarritzen dena.

“Behera jaitsi”: lurraldea, beharrak eta eguneroko nondik norakoak

Bigarren zatian, elkarrizketa, are argiagoa bihurtu zen, eta aretoa adi-adi jarri zen: aurpegi bat, gertaera bat, zabaltzen den ate bat… Misioak, kontzeptu izateari utzi zion, eta ohiturak, tarteak, erabakiak eta lehentasunak bihurtu ziren.

Matilde denbora luzez egonda Kaikorren, eta sakoneko ikaskuntzak azaldu ziren: kultura bat inposatu gabe entzutea, denborak bere lana egin dezan uztea, “laguntzea” ez dela erantzun itxi bat, hobeto galdetzen ikastea baizik. Premiazko premiez eta erantzun errealistez hitz egitean, iraunkortasunak bakarrik ematen duen ikuspegi bat sumatu zen: “ezin hobea izango litzatekeena”, eta tokiko herritarrekin benetan eutsi daitekeena bereiztea.

Kettyk beste ikuspegi batetik, komunitatean jarri zuen arreta: jendearekin hazten den proiektua, eta ez “jendearentzat”. “Haurraren Etxea” —eta, bereziki, liburutegi mugikorra— ekimen txiki batek aukerak nola ireki ditzakeen ikusteko adibide aproposa da: irakurzale bihurtzen diren haurrak, murgiltzen diren sendiak, antolatzen den komunitatea.

Eta Cristinak, berriz, duela gutxi Kenyan izandako bizipenetik, kontraste baliotsua erantsi zuen: begirada aldatzen duten uneak, misiotik bueltan ere zure bizitzan zeresana izaten jarraitzen duten une txikiak horiek alegia.

Ikaskuntzak, talkak eta itxaropenak: misioak aldatzen zaituenean

Mahai-inguruaren hirugarren zatiak, bizitako esperientziak batu zituen, epikarik nahi ez zuten galderak alboratu, eta egiaren bila: zer izan zen zailena (baliabideak, hizkuntza, erritmoa, espektatibak), zer ideia faltsu desegin behar izan ziren, non ikusten den itxaropena.

Elkartrukeak zerbait argi utzi zuen: hirurak, leku desberdinetakoak izan arren, intuizio batean bat zetozen: misioa ez da kontrola, harremana baizik. Eta erlazioan talkak agertzen dira —espektatibak, erritmoak, pentsamoldeak—, baina baita itxaropen “ez ideal” bat ere; benetako urratsetan, prozesu geldoetan, duintasun zainduan neurtzen den itxaropena.

Lankidetza: Eliza, komunitatea eta misioa

Laugarren zatian, elkarrizketa eragingarriagoa bihurtu zen: posible egiten duten itunak sortuz, aurrera doana, eta ez doana. Tokiko lidergoen egitekoaz hitz egin zen, misioetako apaiz, eta gotzainen laguntza eta lidergoaz, norbait lehenengo aldiz esperientzia-misiolari batera doanean prestaketaren garrantziaz.

Entzuleen galderak: aretoa ere mahaikide bihurtzen da

20:30etik 21:00etara, jendea parte hartzen hasi zen topaketan. Eta aretoa ez zen isilik geratu: galdera zuzenak, zehaztuak, batzuetan oso praktikoak. Hainbat gai azaldu ziren, hala nola, eguneroko errealitatea, tokiko agintariekiko harremana, eskura dauden baliabideak…

Konpromiso zaporedun amaiera

Amaierak, arratsalde osoko mailari eutsi zion: handikeriarik gabeko esker ona, eta giroan, airean, ideia bat geratu zen indartsu. Topaketan argi ikusi zen bezala, misioa ez da “egitera joatea”, baizik eta, ikastera, laguntzera, beste batzuekin eraikitzera… joatea eta eraldatzen uztea da. Esaldi horrek —adierazia baino susmatuagoa— entzun zena laburbiltzen zuela zirudien: distantzia ez da misioa zer den adierazten duena, bestearen aurrean kokatzeko modua baizik.

Topaketa hasi bezala amaitu zen: hurbiltasun, eta espiritualtasunez. Jose Ramon Treviño apaizak, otoitz bat gidatu zuen sufritzen ari diren guztiak oroituz, Gurutziltzatua, gure munduko gurutze guztien ondoan dagoela azpimarratuz.

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: