Migratzailearen eta Errefuxiatuaren Munduko Jardunaldia 2026
Migratzailearen eta Errefuxiatuaren Mundu mailako 112. Jardunaldia (2026)
«Baita txiki hauetako bada ere» (Mt 18,5)
Urtero, Elizak Migratzailearen eta Errefuxiatuaren Mundu mailako Jardunaldia ospatzen du, bizitza seguruago eta duinago baten bila etxea, lurra eta lagunak utzi behar izan dituzten hainbeste pertsonari arretaz eta maitasunez begiratzeko aukera berri gisa.
Aurtengo ekimena, irailaren 27an ospatuko dugu, «Txiki hauetako bada ere» (Mt 18,5) lemapean, eta pertsona ahulenak erdigunean jartzera gonbidatzen gaitu. Jesusek gogorarazten digu pertsona bakoitza baliotsua dela, eta guztiak kontuan hartu behar direla. Urrutitik datorrenari harrera egin, entzun eta laguntzen diogunean, Kristori berari egiten diogu harrera. Hau ebanjelioaren muina bizitzea da.
Migrazioa gure munduaren eta gure kristau-elkarteen parte den errealitatea da. Migratzaile edo errefuxiatu bakoitzaren atzean, ahaleginaren, itxaropenaren eta, askotan, sufrimenduaren historia dago. Horregatik, jardunaldi honek zenbakietatik haratago begiratzera animatzen gaitu, eta aukera berri bat bilatzen dutenen aurpegiak, izenak eta bizitzak aurkitzera.
Ebanjelioaren adierazpenik ederrenetakoa da harrera. Jesusek esana digu: «Arrotza nintzen, eta etxean hartu ninduzuen» (Mt 25,35). Harrera egiteak ez du soilik esan nahi atea zabaltzea, baizik eta bihotza, bestea anaiatzat hartzea eta denek leku bat izango duten komunitate bat elkarrekin eraikitzea.
Jardunaldi hau anaitasunean hazteko, aurreiritziak eraisteko, eta kultura eta herri desberdinetako pertsonek ematen duten aberastasuna ezagutzeko gonbidapena da. Kristau gisa, itxaropenaren zeinu izatera deituta gaude, pertsona bakoitza errespetatua, baloratua, eta lagundua sentitzeko guneak sortuz.
Ospakizun honek gure harreraren konpromisoa berritzen, eta migratzaile eta errefuxiatu bakoitzarengan Jesusen presentzia aitortzen lagundu diezagula. Jesus bere herriaren aldamenean dago, eta mugarik gabeko maitasuna bizitzeko deia egiten digu.
Gure Elizbarrutian, Migratzaile eta Errefuxiatuen Mundu mailako Eguna, irailaren 27an ospatuko da egun horretako liturgia-ekitaldi guztietan.
Horretarako kartela, Migraciones aldizkaria, eta beste material batzuk bidaltzen dizkizuegu. Gainontzeko materialak posta elektronikoz jasoko dituzu.
Aurten, Migratzaile eta Errefuxiatuen Mundu mailako Eguna ORDIZIAn (Andre Mariaren Zeruratzea) ospatuko da; Eukaristia, 13:00ean. Ondoren, jolas-jarduerak, eta jai girokoak ospatuko dira ORDIZIAko azoka plazan.
Gipuzkoako Pertsona Migratuen Pastoraltzak, jardunaldia gogoz ospatzera, eta gure arreba migratzaileak ORDIZIAra hurbildu ahal izan daitezen laguntzera gonbidatzen zaituzte. Aurrerago, jarduerari buruzko informazio gehiago jakinaraziko dizuegu InfoEliza, eta Sare Sozialen eskutik.
Donostiako Elizbarrutiko
Pertsona Migratuen Pastoral Arreta
MATERIALAK:
- Kartela orokorra
- Parrokirako eskutitza
- Aita Santuaren mezua
- Liturgiako subsidioa orokorra eta monitorearentzako
- Aldizkaria
- Programa
- Komikia
- Formaziorako kartela
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira