22 apirila, 2025
|
Albisteak, Elizbarrutia, Francisco Aita Santua, Gaurkotasuna, Komunikazio Ordezkaritza, Liturgia ordezkaritza, Obispo D. Fernando, Prentsa oharrak
Frantzisko Aita Santuaren aldeko Hileta-elizkizuna: Artzain Ona katedrala, astelehena, apirilak 28, 19:00etan
Datorren astelehenean, apirilaren 28an, Hileta-elizkizuna izango da Artzain Ona katedralean, 19:00etan, Frantzisko Aita Santuaren oroimenez. Donostiako gotzain on Fernando Prado Ayuso jaunak presidituko du elizkizuna.
Elizkizun honetan elizbarrutiko apaiz, erlijioso/a eta fededunek hartuko dute parte eta Gipuzkoako hainbat ordezkari zibil ere gonbidatuko dira.
Eliza unibertsalarekin bat eginik, eskerrak emango dizkiogu Aita Jainkoari Frantzisko Aita Santuagatik, bere fede eta zerbitzuagatik, eta bere arimaren alde egingo dugu otoitz, Aita Jainkoak bere altzoan har dezan.
Meza zuzenean jarraitzeko aukera izango da elizbarrutiko YouTube kanaletik.
- Deskargatu prentsa oharra: PDF.