Fernando Prado monsinoreak bere Pastoral Gutunaren aurkezpena San Inazio parrokian
Otsailak 12an, asteazkena, On Fernando gotzainak bere azken pastoral gutuna aurkeztu zuen Donostiako San Inazio parrokian; abenduan eman zuen argitara “Harengan, gure itxaropena” izenburupean.
Gotzainak, kristau bizitzan, eta Jaunarengan itxaropena indartzera bideratutako hausnarketak eta argibideak bertatik bertara entzun zituzten fededun asko bildu zituen ekitaldian.

“Harengan gure itxaropena”: eraberritzeko deia eta misioa Gipuzkoan
2025eko Jubileu Urtearen baitan, Donostiako Gotzaina, Fernando Prado Ayuso monsinoreak, bere bigarren pastoral gutuna argitaratu du, Harengan gure itxaropena izenburupean. Idatziak, Gipuzkoako fededunak dohain, eraberritze eta misio garai bat bizitzera animatu nahi ditu, mundu-mailako Jubileuarekin, eta elizbarrutiaren 75. urteurrenarekin bat eginez.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira