Musikaz eta emozioz beteriko Eguberri gaua Artzain Ona katedralean
Donostiako Artzain Ona katedrala, gaur gauean, Aita Donostia jaialdiaren baitan antolaturiko Eguberriko Kontzertu zirraragarri baten eszenatoki aparta izan da, eta, Tatiana Samouil biolin jotzaile eta musika irakaslearen zuzendaritzapean, artista talde aparta bildu da. Bigarren urtez jarraian, Samouilek gidatu du ekimena, Artzain Ona katedrala bezalako gune bikainean musika tradizioa bizirik mantentzeko grina eta konpromisoarekin.
Egitaraua, samurtasun handiz aukeratua, Aita Donostiaren lanak entzun dira, gure herriaren aberastasun kultural eta espirituala azpimarratuz. Kontzertuaren lehen zatia hari-instrumentuzko orkestra baten piezekin hasi da, eta Dulce lignum eta Sitivit Anima Mea ad Dominum lanak jo dituzte. Ondoren, ibilaldi hunkigarria egin dute Zeruan eder ilargia eta Oi Bethleem piezekin; abesbatzen tradizioaren edertasuna nabarmenduz biolontxeloaren laguntzarekin.
Anna Samuil sopranoak, zuzendariaren ahizpa, entzulea liluratu du Mascagniren Ave Maria, Vivaldiren Domine Deus eta beste aria batzuk kantatuz. Easo Abesbatzak, Gorka Mirandaren zuzendaritzapean, samurtasuna helaraziz, lotura sakona lortu du Eguberrietako espirituarekin bat eginez.
Kontzertuaren bigarren zatian, orkestrak eta abesbatzek bat egin dute Le Noël de Greccio interpretatzeko. Pieza honek, musika eta ahotsaren eskutik, Eguberrietako magia bere nortasun handienean sortu du. Gainera, Iker Murillok zuzendutako Studio 24 balletak, beste maila bat eman dio ekitaldiari; koreografiei esker, musika piezak, bikain lagundu dituzten giro paregabea sortuz.
Unai Manterola apaizak “ezinbestekotzat” jo zuen kontzertu hau, fedea eta kultura, bat-eginik nola ibili daitezkeen azpimarratuz. Sarrera guztiak agortuz, entzulearen parte-hartzeak ondo erakutsi du kontzertu honek garrantzi handia duela.
Aita Donostia jaialdiak, gipuzkoar konpositore ospetsuaren izena duenak, Eguberrietako ekimen gisa, sendotzen jarraitzen du Donostian. Artista ospetsuen, eta etorkizuneko handiko musiko gazteen bat egiteak, musika klasikoaren eta gure herriko musika-piezen nahasketarekin batera, gau-emanaldi paregabea sortu dute.
Musikak eta Eguberrietako izaerak topo egin dute gaur gauean Artzain Ona katedralean, edertasunak eta batasunak egun berezi hauetan duten indarra gogoraraziz.
- Aita Donostia festibalaren kontzertuak: Trío con piano – Recital voz y piano