Blog

Asteko berriak

Asteko berriak

Donostiako Elizbarrutiko Caritas: “Etxebizitza”

Donostiako Elizbarrutiko Caritasek kanpaina berri bat jarri du martxan, non etxebizitza egitasmoaren funtsa den. Caritasek Omar aurkezten digu duela gutxi arte “Etxerik Gabeko Pertsona” bat; ikusezina, anonimoa, jendartean izenik gabea, bizitegi-bazterketaren estatistiketan zenbaki bat. Gaur egun, Caritasen eskutik, Omar, ametsak dituen gaztea da, eta bere bizitzaren alde borrokatzen du.

Isilune Zirkuluak

Zertan datza? Espazio publiko batean, isilpean, migratzaile eta errefuxiatu askok bizi dituzten egoera larriei inguruan kontzientziak astintzeko eta geure buruari galdetzeko elkarretaratze baketsua.

“Eguzkitu” (Antioko baseliza)

Egun hauetan, Zumarragako Antioko baseliza gertaera natural paregabe baten antzeztokia da: ‘eguzkitzea’. Arratsaldero, zazpiak aldera, eguzkiaren argia bere leiho batetik sartzen denean, Ama Birjina modu berezian argiztatzen du; bide batez, bisitarien artean gogoeta eta espiritualtasun une bat sortuz.

Borja Prieto Esnaolaren zin egitea

Borja Prieto Esnaola, datorren igandean, irailaren 29, arratsaldeko 18.00etan, Urretxuko Tourseko San Martin parrokian Ordenaziorako Eukaristia Nagusiaren eskutik apaiztuko da.

«Cruzando Fronteras», komunitate abegikorrak eta misiolariak sortzeko podcast-a

Espainiako Gotzainen Batzarrak, 4 kapituluz osatutako «Cruzando Fronteras» podcast-a sortu du; pertsona migratuekin, Elizaren ekintzak, gaur egun, zer nolakoa izan behar duen azaltzeko. Migrazioaren errealitatearen aurrean, migratzaileak sustatzeko, hartzeko, babesteko eta integratzeko proposamena.

Ikasturte hasierako ekitaldia Deustuko Unibertsitateko Donostiako Campusean

Gaur, irailak 25, ikasturtearen hasiera ekitaldia ospatu da Deustuko Unibertsitateko Donostiako Campusean. Bertan izan dira, besteak beste, ikasketa aginpideak, herritarrak, ikasleak eta hainbat erakundetako ordezkariak.

Migratzailearen eta errefuxiatuaren munduko 110. Jardunaldia Azkoitian

Datorren igandean, irailaren 29an ospatuko den Migratzaile eta Errefuxiatuaren Munduko Jardunaldiari begira, Donostiako Elizbarrutiko Migratzaileen Pastoraltza sailak, ekimen hau Azkoitian ospatzea erabaki du. Horretarako bertako parrokiaren eta Azkoitiko Caritasen laguntza izango du.

Pio XII: Ikasturte hasiera

“Pio XII” Erlijio Zientzien Goi Institutuaren 2024/2025 Ikasturtearen irekiera ofiziala atzo egin zen Donostiako Elizbarrutiko Seminarioan. Ekitaldian, On Fernando Prado gotzaina eta On Mikel Aranguren bikario nagusia izan ziren. Inaugurazio-ekitaldian, Montserrat Ibáñez Álvarezek, psikologo ezaguna eta Gasteizko Teologia Fakultateko irakaslea, “Teología para la vida y desde la vida”  hitzaldia eman zuen.

Elizbarrutiaren irrati denboraldi berria

Irratiaren denboraldi berria, jada, abian da COPE Gipuzkoan, Donostiako Elizbarrutiak astero eskaintzen dituen saio pare baten eskutik. Bi irratsaioak, Ivan Benkok aurkezten ditu. Saio hauek, elizaren gaurkotasuna, Gipuzkoako Elizaren bizitza, eta gure lurraldeko errealitate soziala, ikuspegi solidario eta kultural batetik jorratzen dute. Era berean, kristau mezuaren zabalkunderako eta aurkezten zaizkigun erronkei buruzko hausnarketarako tresna izan nahi dute.

Kristau Eskolako ikasturtearen hasiera

Atzo, osteguna, “Zuretzat, Guretzat, Denontzat” (“Para ti, para nosotros, para todos”) lelopean, Kristau Eskola osatzen duten 120 euskal ikastetxeek 2024/25 ikasturteari hasiera eman zioten, kristau eskolak hezkuntzan duen zeregin garrantzitsua azpimarratuz. Ekitaldia Donostiako ElaiEnea Ikastetxean egin zen, sarearen balioak sinbolizatzen dituen hezkuntza proiektu berria.

2024/2025 ikasturte pastoralaren hasiera eta Borja Prieto Esnaolaren apaizgintza

Donostiako Elizbarrutiak poz handiz ekin dio 2024/2025 ikasturte pastoralari, berrikuntza eta itxaropen garai baten hasiera baita. Fernando Prado Ayuso Donostiako gotzainak ikasturte hasierako gutunean Jubileu Urte honen garrantzia azpimarratu du; Elizaren Jubileu Unibertsalak, eta gure Elizbarrutiaren 75. Urteurrenak, bat egiten baitute.

ELIZBARRUTIKO ALBISTEAK