Asteko albisteak (2025/12/12)
“Gure apaizgaiak”: gure gotzainaren Gutun Pastorala Seminarioaren Egunean
Abenduak 8, Seminarioaren Eguna
Aurten ere, egun berezi honek, dei bat luzatzen digu. Egun, gure elizbarrutiak, apaizgorako bidean dagoen diakono bat du: Enrique Ormazabal.
Ez dugunez apaizgai gehiago, Jainkoaren Herria errealitate honen partaide egitera gonbidatzen dugu. Hau da, bokazioen aldeko otoitza, lehentasun bat izan dadin elizbarrutiko fededunen artean.
Bilbo eta Iruñeko apaizgaiek “itxaropena berritu dute” Donostiako Seminarioan
Apaizgaien erretiroa Donostiako Elizbarrutiko Seminarioan: “Gure Itxaropena berrituz”
Asteburu honetan, Donostiako Elizbarrutiko Seminarioak, Iruñeko eta Bilboko elizbarrutietako apaizgaiak hartu ditu, egun batzuetako erretiroa partekatzeko. Ariketa espiritual hauetan, On Mikel Aranguren Donostiako Elizbarrutiko bikario nagusiarekin egon dira.
“Boluntariotza Misiolaria” ikastaroa urtarrilaren 10etik aurrera
Donostiako Elizbarrutiko Misioetarako Ordezkaritzak Boluntariotza Misiolaria ikastaroari hasiera emango dio urtarrilaren 10ean.
Ikastaroaren helburua, bai hemen, eta bai munduko beste leku batzuetan, misioarekiko kezka, eta zerbitzu bat emateko prest dauden pertsona guztiei dago zuzendua; guztia, formakuntza eta sentsibilizazio gune baten eskutik.
Foessa Euskadi txostena
Joan den asteazkenean, abenduak 3, EHUko Arabako Campuseko ikuskizunen aretoan, gizarte-bazterkeriari eta giza-garapenari buruzko Foessa Euskadi txostena aurkeztu zen. Ekitaldian, arlo akademiko eta administratiboko ordezkariez, eta Caritas Euskadiko kideez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru gotzainek parte hartu zuten: on Joseba Segura, Bilboko gotzaina, on Juan Carlos Elizaldek, Gasteizko gotzaina, eta on Fernando Pradok, Donostiako gotzaina.
Gesto Jubilar Diocesano: Miriam Etxea, un hogar de esperanza
Errenteria, 9 de diciembre de 2025. Caritas Gipuzkoa ha inaugurado hoy Miriam Etxea, un nuevo hogar pensado para acompañar a mujeres adultas que viven situaciones de desprotección y exclusión social. La inauguración ha tenido lugar a las 12:30 horas en el convento de las Agustinas de Errenteria, un espacio cedido generosamente a la Diócesis por la comunidad de las madres Agustinas, que ha querido sumarse de manera activa y hospitalaria a este proyecto.
Elizbarrutiko Jubileu-keinua: Miriam Etxea, itxaropen-gune bat
Errenteria, 2025eko abenduaren 9a. Caritas Gipuzkoak Miriam Etxea inauguratu du gaur, babesgabetasun eta bazterketa sozialeko egoerak bizi dituzten emakume helduei laguntzeko pentsatutako etxe berri bat. Inaugurazioa 12:30ean izan da, Errenteriako Agustindarren komentuan. Espazioa eskuzabaltasunez laga du Elizbarrutiari, proiektuari modu aktibo eta abegitsuan batu zaizkion Agustindar amen komunitateak.
Bidezko merkataritza sustatzeko Gabonetako denda solidarioa martxan da
Debako parrokiako Kooperazio Taldeak urtero antolatzen duen Gabonetako denda zabalik egongo da urtarrilaren 6ra arte, egunero.
Castel Gandolfon ospaturiko The Economy of Francescoren 2025eko Topaketa Orokorrean parte hartu zuten Gipuzkoako bi ordezkarik
“Restarting the Economy” (Ekonomia berrabiaraztea) lelopean, azaroaren 28tik 30era, The Economy of Francesco (EoF) erakundearen 2025eko topaketa orokorra ospatu zen Castel Gandolfon (Erroma).
Gipuzkoako Elizaren jarduerek errenta aitorpenen %18aren babesa jaso dute
2024ko Errentaren kanpainan, askatasun osoz, beren zergen %0,7arekin Elizaren lana laguntzea erabakitzen duten gipuzkoarren kopuruak, beste urte batez, gorantz egin du.
Erregistratutako datuen arabera, beren erabakiz «Elizaren laukia» aukeratzen duten aitorleen kopuruak, 2023ko kanpainarekin alderatuta, %0,52n egin du gora. Hau da, %17,48tik, %18ra igaroz. Ondoz ondoko bi urteko igoera izan da, eta Gipuzkoa da, estatu osoan, portzentaje hori igo duen lurralde bakarra.