Asteko Albisteak (2026/01/16)
Elizbarrutiaren albisteak
Jesusen Zerbitzariek agur esango diote Iruni 138 urteko zerbitzuaren ondoren
(Argazkia: JO- Diario Vasco)
Jesusen Zerbitzarien elkarteak amaiera eman diote, 1887tik, Irunekin izan duten elkarbizitzari; elkartearen lana, gaixoak zaintzea, eta behartsuak artatzen izan da. Gaur egun, bederatzi ahizpa bizi dira Olazabalgo komentuan, eta hiria uzteko erabakia, batez ere, lekaimeen adinagatik, eta eraikina ahizpa zaharrentzat irisgarritasun eta egokitzapen zailtasunengatik hartu dute. Erlijioso batzuk kongregazioko beste etxe batzuetara joango dira, besteak beste, Donostiara, eta Burgosera.
Senar-emazteak (WhatsApp)
Ezkontza, Familia eta Bizitza Pastoraltzarako Elizbarrutiko Ordezkaritzatik oso gonbidapen berezia proposatzen dizuegu. Badakigu gaur egun, inoiz baino gehiago, senar-emazteek eta familiek beraien bokazioan lagunduta, eutsita eta indartuta sentitu behar direla.
Haur Misiolariaren Eguna (urtarrilak 18)
Elizak oso modu berezian zaintzen ditu haurrak Misioko lurraldeetan hamaika ekimenen eskutik: ikastetxeak, ikasteko bekak, umezurztegiak, jantokiak, ospitaleak, katekesia, kanpalekuak, topaketak… Lan hau guztia Haur misiolariaren eskutik sostengatzen, eta laguntzen da.
2025eko Jubileu urte bikoitzaren laburpena Gipuzkoan
Bat bakarra Espiritua, eta bakarra Itxaropena
Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astea ospatuko du Elizak, urtarrilaren 18tik 25era «Bat bakarra Espiritua, eta bakarra Itxaropena» (ik. Ef. 4,4) lelopean.
San Carlo Acutisi eskainitako erretaula Artzain Ona katedralean
Aste honetatik aurrera, Artzain Onaren katedralean San Carlo Acutisi eskainitako erretaula berria ikusteko aukera izango da.
Eguberrietako kanpainaren balorazioa (Espetxe Pastoraltza)
Urtero bezala, joan zen azaro bukaeran eta abendu hasieran, Gipuzkoako parrokietan Martuteneko (Donostia) espetxeko presoei zuzenduriko Eguberrietako Kanpaina antolatu zen.
Elizbarrutiko Boluntario Misiolarien lehenengo topaketa Seminarioan
Gaur goizean, Gotzaindegian, Elizbarrutiko Seminarioan, Elizbarrutiak bultzatutako Misiolari boluntarioen heziketarako ikastaroaren lehenengo saioa ospatu da. Aurten bederatzi lagunek eman dute izena, gure Elizaren barruan misiolari-garrantziarekin, eta elkartasun konpromisoarekin bat datozenak, alegia.
On Jesus Maria Mugica Urdangarin apaiza hil da
La Diócesis de San Sebastián comunica con dolor el fallecimiento del sacerdote D. Jesús María Múgica.
Nacido en Lizarza en 1934, fue ordenado sacerdote en 1958. A lo largo de su ministerio, destaca de manera especial su entrega al Seminario de San Sebastián, donde prestó un valioso servicio tanto como profesor como rector, acompañando y formando a generaciones de seminaristas.
Herve Tienou apaizaren hileta meza eta hildakoaren aldeko meza

Parrokien albisteak
Atotxako frantziskotarren mendeurrena Egia auzoan
Atotxako frantziskotarrek ehun urte bete dituzte, 1923an lehen anaia iritsi zenetik Egia auzoarekin eta bertako langile zein herritarrekin lotura estua mantenduz. Gaur egungo San Frantzisko eta Santa Magdalena eliza eta komentua, Domingo Agirrebengoa arkitektoak diseinatua eta 1926an inauguratua, inguruko bizitzaren erdigune izan da hamarkadetan zehar. Komunitatea saretzen egindako lana funtsezkoa izan da, eta 1965ean egiatarren parrokia bihurtu zen ofizialki, ordura arte Groseko San Inazio elizak zuen ardura hartuz.
Donostia Arraun Lagunak taldeak Kontxako banderak bedeinkatuko ditu San Bizenten
Kontxako estropadan (2024 eta 2025) Donostia Arraun Lagunak taldearen emakumeen traineruak lortutako bi banderen bedeinkapena ospatu zen San Bizente elizan. Jai egun bat izan zen, hiriko txistulariak eta haur danborradak, aldamenean izan zituzten arraunlariek.
San Bizentek «Izakien kantua» zikloaren amaiera kontzertua aterpetuko du
Donostiako San Bizente elizan, urtarrilaren 16an, ostirala, 20:15ean, Luryart musika kultur elkarteak antolatutako «Izakien kantua» zikloaren amaiera kontzertua ospatuko da.
Abisuak
Laikoentzako formazio jardunaldia
Urtarrilaren 24ean, larunbata, 9:30etik 13:00etara, elizbarrutiko seminarioan (Heriz pasealekua, 82) laikoei zuzenduriko formakuntza jardunaldia ospatuko da.
Elizaren Doktrina Sozialaren argitan, laikoak bizitza publikoan duen parte hartzea izango da hizpide.
Parte hartu nahi duen pertsona orok ondorengo inprimakian eman behar du izena, 22a baino lehen: https://forms.office.com/e/7xmpr26q2x