Blog

Asteko berriak

Asteko berriak

José Tolentino de Mendonça, Monsinore kardinala, etorriko da gure elizbarrutiko jubileua era solemnean inauguratzera

Fernando Prado Ayusok, Donostiako gotzaina, jakinarazten dizu, “Aita Santuak, jubileu urtean (2025), Artzain Onaren Katedralean ez ezik, Arantzazuko eta Loiolako gure santutegietan ere Ate Santuak irekitzeko aukera eman digu.

Era berean, bere izenean, José Tolentino de Mendonça, Monsinore kardinala, Kultura eta Hezkuntzarako Dicasterioko prefektua etorriko da gure elizbarrutiko jubileua era solemnean inauguratzera. Gogoratu ere, 2025ean Donostiako Elizbarrutiak 75 urte beteko dituela.

Donostiako eta Iruñako apaizgaiak Frantzisko Aita Santuarekin bildu dira

Fedez, ikasketaz eta elkarbizitzaz beteriko bizipen batean oinarrituta, Donostiako Seminarioko apaizgaiek, Iruñeko seminariokoekin batera (Conciliar eta Redemptoris Mater), Erromara egindako bisitan parte hartu zuten, Florencio Roselló Avellanas Iruñeko artzapezpikuak proposatuta; bisitaldian, Fernando Prado Ayuso Donostiako gotzaina ere bertan izan zen. Ekitaldia azaroaren 14tik (osteguna) 18ra (astelehena) ospatu zen, eta goren maila, Frantzisko Aita Santuarekin bizi izandako topaketa izan zen.

Gabonetako XI. Postalen Marrazki lehiaketa

Donostiako Elizbarrutiko Ebanjelizatze sailak, Gabonetako XI. Postalen marrazki lehiaketan parte hartzeko gonbita luzatu die Gipuzkoako ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako ikasleei.

Liturgi argitalpenak

Liturgi urte berriaren hasiera gerturatzen ari zaigularik dagoeneko argitaratuak ditugun liburuak gogora ekarri nahi ditugu. Euskarazko Meza-liburua 2019ko Abendualdiaren hasieran argitaratu zen eta Irakurgaiak 2021eko Garizuma hasieran.

Bestalde, bitarte horretan Mintzo eta Kantu aldizkariaren sei ale berezi argitaratu ziren apaizik ez denean Hitzaren Ospakizuna egin ahal izateko. Web orrian, baliabideetan zintzilikatu ditugu eta paperean inork nahi baditu Gotzaindegian eska ditzake eta dohainik bidaliko dizkiogu ale guztiak bukatu arte.

Pertsona erdigunean jarritako arreta (Osasun Pastoraltza)

Joan den larunbatean, azaroak 16, formakuntza jardunaldia ospatu zen Donostiako seminarioan. Bertan, adineko pertsonen egoitza ezberdinetara joaten diren Donostiako Elizbarrutiko Osasun Pastoraltzako 70 boluntario baino gehiago bildu ziren. Matia Fundazioaren laguntzarekin  eta “Pertsona erdigunean jarritako arreta” izenpean ospatu zen jardunaldia, interesgarri bezain bizi-bizia izan zen.

Hildako migratzaileen oroimenezko omenaldia

Joan den azaroaren 17an, eguerdiko 12etan, Irungo Skatepark-a, oroimenerako, elkartasunerako eta salaketarako gune bihurtu zen. Etorkizun hobe bateranzko bidaian hildako migratzaileak ohoratzen dituen hilarriaren inguru-marian, pertsona talde handi bat bildu zen emozioz eta konpromisoz beteriko ekitaldian parte hartzeko asmoz.

126. gotzainen Osoko Bilkura

Azaroaren 18tik 22ra arte, Fernando Prado Donostiako gotzaina Espainiako gotzainekin bilduta egon da 126. Osoko Bilkuran. EGBko (Espainiako Gotzainen Biltzarra) presidente den Luis Argüello monsinorearen ongietorri-hitzaldiarekin eman zitzaion hasiera ekimenari, eta, ondoren, Bernardito Auza monsinoreak, Espainiako nuntzio apostolikoa, hartu zuen hitza.

Caritas Gipuzkoa: GOIDI

Caritas Gipuzkoak jakinarazi du joan den asteartean, azaroaren 19an, 175.000 euro bidali zituela GOIDIren ondoren martxan jarritako larrialdi kanpainaren bidez. Zenbateko hori, azaroaren 8an bidalitako 275.000 euroei gehitu behar zaio.