Asteko berriak
Pastoral topaketak eta etorkizun berriak
Joan den astean, Fernando Prado Donostiako gotzain jaunak pastoral lan handia egin zuen inguruko elizbarrutien arteko elkartasuna bultzatuz, eta herri zein probintzia mailan Elizaren bizitza sendotzen duten topaketa eta bileren eskutik.
Junkaleko Santa Maria elizako (Irun) katekesiko taldeak Fernando Prado jaunaren eskutitzari erantzunez
Junkaleko Andre Maria parrokiako (Irun) gazteen katekesi taldea, joan den ostiralean bildu zen Donostiako Gotzainak, Fernando Prado jaunak, Elizbarrutiko gazteei oraintsu zuzendu dien eskutitza elkarrekin irakurri eta mintzatzeko.
Donostiako Elizbarrutiko Ordezkaritzak “Norentzat naiz?” Bokazioen Biltzarrean parte hartu du
Iragan asteburu honetan (otsailaren 7tik 9ra), Donostiako Elizbarrutiko ordezkaritza batek Bokazioen biltzarrean parte hartu zuen: “Norentzat naiz ni? Misiora deiturikoen batzarra”, Madril-Arenan ospatua.
Gaixoen kanpaina
Lelo nagusitzat izango duen “Itxaropenaren Erromesak”-en baitan, 2025eko Gaixoen Aldeko kanpainaren barruan, gaur, lehen urratsa emango dugu.
Xabieraldiak 2025
Aurreko urteetan bezala, datorren Martxoaren 15ean, larunbata, ospatuko den Bigarren Xabierraldian parte hartzeko autobusak antolatu ditu Donostiako Elizbarrutiko Erromesaldien idazkaritzak.
Fernando Prado monsinoreak bere Pastoral Gutunaren aurkezpena San Inazio parrokian
Otsailak 12an, asteazkena, On Fernando gotzainak bere azken pastoral gutuna aurkeztu zuen Donostiako San Inazio parrokian; abenduan eman zuen argitara “Harengan, gure itxaropena” izenburupean.
Eukaristia Lourdes Txikin
Joan den asteartean, otsailak 11, Lourdesko Ama Birjinaren egunean, Fernando Prado monsinoreak gidatu zuen Eukaristia Lourdes Txikiko haitzuloan.
Lourdesko Ospitalitearen batzordea Gotzainarekin
Otsailak 12an, asteazkena, Fernando gotzainak Lourdesko Ospitalitatearen batzordeko kideen bisita jaso zuen, eta 2024an egindako jardueren memoria aurkeztu zioten; baita 2025erako aurreikusitako egitaraua ere aurreratu zioten.
“Nork ukitu dit jantzia?”, gazteei zuzenduriko ikastaroa
“Nork ukitu dit jantzia?” da Donostiako Elizbarrutiak gazteei zuzenduriko afektibitatea jorratzen duen ikastaro berriaren izenburua. Ibilbidea norberaren afektibotasuna lantzeko antolatua dago, eta, era honetan, erabat maitatu ahal izateko, bakoitza bere bokaziotik.
“Kristau elkarteak eraberrituz” elizbarrutiko topaketa Aldapeta Marian (Donostia)
Datorren martxoaren 1ean, larunbata, 10:00etatik 13:00etara, Pastoral eta Misio Eraberritzeari buruzko elizbarrutiko bigarren topaketa ospatuko dugu Donostiako Aldapeta Maria ikastetxean.
Burkina Faso. La Iglesia perseguida, contigo no se rinde
Ayuda a la Iglesia Necesitadak antolaturik, otsailaren 19an, asteazkena, Familia Santuaren parrokiak (Jose Maria Salaberria 6, Donostia), Jean Boniface Somda apaizaren eskutik, “Iglesia perseguida en Burkina Faso” izenburupeko hitzaldia eta testigantza hartuko ditu.