Blog

Asteko berriak

Asteko berriak

Buru erlijiosoek Sorkuntzaren Garaian parte hartzeko gonbita luzatu dute

Gaur, irailak 1, Sorkuntzaren Garaia 2024 hasiko da, Sorkuntza Zaintzearen aldeko Otoitzaren Munduko Jardunaldiaren eskutik, eta urriaren 4an amaituko da, San Frantzisko Asiskoaren Festan, ekologiaren zaindaria.

Migratzailearen eta errefuxiatuaren munduko 110. Jardunaldia 2024: Jainkoa bere herriarekin dabil

Datorren irailaren 29an, Donostiako Elizbarrutiak bat egingo du, “Jainkoa bere herriarekin dabil” lelopean antolatuko den Migratzailearen eta errefuxiatuaren Munduko 110. Jardunaldiarekin.

Erromesaldia (Sevilla – Guadalupe)

Urteetako bideari jarraituz, ikasturte berriaren hasierarekin batera, gure Elizbarrutiko Erromesaldien Idazkaritzak, urriak 21tik 25era ospatuko den Sevilla eta Guadaluperako (Caceres) erromesaldia antolatu du.

On Fernando Prado gotzaina Tecnunen

Gaur, irailak 6 ostirala, On Fernando Prado, Donostiako gotzainak, Tecnun – Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskola ezagutu du. Gotzainak, egonaldian zehar, erakunde ospetsuaren eraikina eta bertan garatzen diren ikerketa proiektuak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan du.

Egiten duzun ongia itzuliko zaizu

Kenkari fiskalei esker, zure parrokiari egiten dizkiozun dohaintzen zati bat berreskuratu dezakezu

Lehen urratsak

Frantzisko Aita Santuak “Itxaropenean erromes” leloa aukeratu du hurrengo Jubileua aurkezteko. Unai Manterola Albizuk, liturgia eta espiritualitate pastoraltzarako gotzain ordezkaria eta Jubileu-urterako elizbarrutiko arduradunak, hitzordu garrantzitsu honen inguruko zenbait xehetasun azaltzen dizkigu.

On Fernando gotzaina “La Linterna de la Iglesia ” saioan

Gaur, irailak 6, ostirala, 22:30etan, COPEren “La Linterna de la Iglesia”-en (Elizaren gaurkotasunari buruzko informazio eta albiste programa), On Fernando Prado gotzainak bere lehenengo Gutun Pastorala komentatuko du: “Gure apaizak”.