Blog

GOTZAIN JAUNAREN DEKRETU BERRIA URGULL MENDIKO JESUSEN BIHOTZAREN KAPERAKO LITURGI OSPAKIZUNEN INGURUAN

GOTZAIN JAUNAREN DEKRETU BERRIA URGULL MENDIKO JESUSEN BIHOTZAREN KAPERAKO LITURGI OSPAKIZUNEN INGURUAN

Gaur, ekainaren 27an, Jesusen Bihotzaren festaburuan, Fernando Prado Ayuso Donostiako gotzain jaunak, dekretua argitaratu du, Urgull mendiko Jesusen Bihotzaren monumentuko kaperako liturgi ospakizun guztietan otoitz bat gehitu dadin beti.

Dekretuaren arabera “Urgull mendiko Jesusen Bihotzaren monumentuko kaperan egiten diren liturgi-ospakizunetan -batez ere Eukaristiaren ospakizunetan- hasieratik ohitura da Jesusen Bihotzaren bitartez Jainkoaren bedeinkapena eskatzeko otoitzak eskaintzea, Gipuzkoako lurraldean bizi direnen alde eta, bereziki, donostiarren alde”. Testuak gogoratzen digu, monumentu hau, 1950ean inauguratu zena, Motako gazteluaren hondakinen gainean eraiki zena, “sortu zenetik, bakearen, maitasunaren eta adiskidetasunaren alde eraikitakoa izan zela, ideología politiko orotatik urrun”.

Gaurtik aurrera, “Donostiako Urgull mendiko kaperan, Jesusen Bihotzaren monumentuaren azpian, egindako liturgi-ospakizun guztietan beste otoitzen artean, honako hau sartzea” agintzen du dekretuak:

“Kristoren bihotzetik sortzen diren bakea, maitasuna eta elkartasuna Gipuzkoako familietan eta Gipuzkoa osoko biztanleengan hazi eta indartu daitezen. ESKA DIEZAIOGUN JAUNARI”.

Dekretuak, 2025eko ekainaren 27an emana denak,  “bizien eta hildakoen alde otoitz egitea”  tradizio katolikoan “errukizko ekintza dela” azpimarratzen du gainera. Ekimen honen bitartez, Gotzainak Urgull mendiko kaperaren bilgune eta elkartasun izaera indartu nahi ditu, eliztar eta bisitariei Gipuzkoako biztanle guztien aldeko otoitz honekin bat egin dezaten eskatuz.

Berehalakoan sartzen da indarrean dekretu hau, eta Gotzaindegiko Aldizkari Nagusian argitaratuko da, Jesusen Bihotzari eskainitako leku adierazgarri honetan egiten diren liturgi ospakizunak bateratu eta ospakizun hauei bitartekaritza ezaugarria emateko.

 

Hemen, Gotzain jaunaren dekretua.