Blog

On Fernando Prado gotzainaren homilia On Juan Maria Uriarte Donostiako gotzain emerituaren hileta-elizkizunean

On Fernando Prado gotzainaren homilia On Juan Maria Uriarte Donostiako gotzain emerituaren hileta-elizkizunean

On Fernando Prado gotzainaren homilia On Juan Maria Uriarte Donostiako gotzain emerituaren hileta-elizkizunean (Artzain Onaren katedrala – 2024/02/20).

Gipuzkoarrok ondo ezagutu eta asko maitatu dugu gure gotzaina izan zena, On Juan Maria Uriarte Goiricelaya. Hamar urte eman zituen hemen, elizbarruti honetan. Momentu berezi batean etorri zen hona, beste leku batzuetan, Bilbon eta Zamoran, gotzaina izan ondoren. Beraz, esan dezakegu, hona etorri zela gotzain ministeritza ikasiarekin”.

“Ziur denok dugula oroimenean bere figura, bere hizkera, bere izateko modua. (…) Agian mina edo pena sentitzen dugu, baina ororen gainetik, eskertuta gatoz gaur Artzain Ona katedralera gure gotzaina izan zenagatik Jainkoari eskerrak emateko“.

“Hemen gaudenok jakin badakigu On Juan Mariak bertute asko eta handiak zituela. Ez zitzaizkion falta gaitasun intelektualak ezta giza bertuteak ere. Gaur, agur egitean, maitasunez gogoratzen ditugu bere izaera eta jokaera. Batez ere, gogoratzen dugu nola fedea eta itxaropena nagusi izan ziren bere bizitzan. Oso gotzain eredugarria izan da on Juan Maria Uriarte. Benetan artzain ona, ardi usaineko artzaina, Frantzisko Aita Santuak dioen bezalakoa”.

 

PDF-an deskargatu homilia osoa.