Blog

Oñatiko parrokiako misio taldeak mila euro bidaliko dituzte Gineako eskolara

Oñatiko parrokiako misio taldeak mila euro bidaliko dituzte Gineako eskolara

Oñatiko parrokiako misio taldeak mila euro bildu zituen asteartean plazan saldu zuten txokolatearekin. Bildutako dirua Gineako Dhaguel herrian eraikitako eskolara bideratuko da.

Proiektu solidarioari esker, 2019tik Dhaguelen 5 eta 12 urte bitarteko 160 haur joaten dira eskolara. Orain, proiektua 12 eta 16 urte bitarteko emakume gazteei joskintzako prestakuntza eskaintzeko gune bat prestatzean oinarritzen da, horrela lanbide batekin aurrera atera ahal izateko. Eraikina amaituta, azken epea udan markatuta, geratzen dena barrualdea janztea da.