Leon XIV.a Aita Santuaren aldeko otoitza
Aita Santuari egingo dioten ebakuntzaren arrakastaren alde, Gipuzkoako Elizak bat egiten du Jaungoikoaren Herriaren mundu osoko otoitzarekin. Eska dezagun bere osasuna, eta azkar sendatzearen alde.
Aita Ona eta errukitsua,
gorputzen eta arimen Sendagilea,
gaur zure esku maitekorretan jartzen dugu
Leon XIV. gure Aita Santua,
zure zerbitzariaren bizitza eta osasuna.
Zure Eliza gidatzeko deitu duzun hori,
eutsi ezazu une honetan.
Medikuak eta osasun-langileak argitu ditzazu
ebakuntza arrakastatsua izan dadin.
Eman iezazkiozu sendotasuna, bakea, eta indarberritze azkar eta erabatekoa
zure Ebanjelioa pozez iragartzen jarrai dezan.
Gaixoen osasuna den
Santa Mariaren bidez eskatzen dizugu,
eta baita zure Eliza ardura eman zenion San Pedroren biartez ere.
Amen.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira