Blog

San Ignazio parrokia (Donostia)

San Ignazio parrokia (Donostia)

San Inazio Parrokiako haur katekesiko 33 haurrek Lehen Jaunartzearen sakramentua jaso zuten joan dan maiatzaren 23 eta 30ean, senide, katekista eta eliztarrak batu ziren bi ospakizun hunkigarritan. Eukaristiak familia giroan eta jai giroan ospatu ziren eta haurrek eurek hartu zuten paper protagonista, kantuen eta oparien bitartez liturgian aktiboki parte hartuz. Egun esanguratsu honek urrats garrantzitsua markatzen du bere giza eta kristau heldutasunean, parrokiako alkarteak geroari begira Komunio ondoko hurrengo taldeen bitartez babesten eta sendotzen jarraituko duen fede bidea.

Bestalde, astearte honetan ospatu zan katekesiaren ikasturtearen amaiera, parrokia aretoan ospatu zan jai dibertigarri batekin, familia asko etorri zirelako. Eguneko ekitaldi nagusia Juanky (Juan Carlos Alonso) Urnietako salestarrak egin zuen, magia ikuskizun berezi batekin. Ospakizunaren amaiera lez, bertaratutakoek Mariaren Bihotzaren abesbatzarekin kolaboratzen duten katekesiko haurren bideo bat ikusi zuten eta hunkigarri agurtu ziren Gure Aita denok batera abestuz eskuak elkarri lotuta daudelarik, udako oporrei ongietorri beroa eginez.

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: