Blog

Gaixoen Pazkoa

Gaixoen Pazkoa

Datorren maiatzaren 10ean, igandea, Gaixoen Pazkoa ospatzen dugu Donostiako Elizbarrutian “Ostatu batera eraman, eta zaindu egin zuen” (Lk 10,35) lelopean.

Parrokia-elkarteek gaixoekin eta gaixoengatik otoitz egingo dute egun horretan, eta gaixoen oliaduraren sakramentua emango da.

Duela hamabi urte, sakramentu honi buruzko funtsezko alderdi batzuk gogorarazi zizkigun Frantzisko Aita Santu zenak:

 

  • “ ‘Gaixoen oliaduraz’ hitz egitean, gaixotasunaren eta sufrimenduaren esperientziari begirada zabaltzen laguntzen digu”.
  • “Sakramentu hori ospatzen dugun bakoitzean, Jesus Jauna oso gaixo dagoenarengana edo pertsona edadetuarengana gerturatzen da”.
  • “Ostalari baten esku utziko du, hura zaintzen jarrai dezan, gastuez arduratu gabe. Nor da ostalari hori? Eliza da, kristau elkartea da, gu geu gara”.
  • “Gaixoak eta sufritzen ari direnak maitatzen erakutsi zien Jesusek bere ikasleei, eta sakramentu horren grazia bereziaren bitartez, bere izenean eta bihotzaren arabera aringarri eta baketsu izaten jarraitzeko gaitasuna eta zeregina helarazi zien”.
  • “65 urtetik gorako edozein pertsonak har dezake sakramentu hori”.
  • Gaixoari edo zaharrari laguntzera dator apaiza; horregatik da hain garrantzitsua apaizek gaixoei bisita egitea”.
  • “Beti da ederra jakitea oinazearen eta gaixotasunaren unean ez gaudela bakarrik: apaizak eta gaixoen oliaduraren unean daudenek, kristau elkarte osoa ordezkatzen dute”.
  • “Baina kontsolamendurik handiena sakramentuan Jesus bera agertzetik agertzen dator; eskutik heltzen digu, eta gaixoekin egiten zuen bezala laztantzen gaitu, eta bere kide garela gogorarazten digu”.

 

Materialak:

* Otoitza.

* Kartela.

* “Gaixoen oliadura” (Jesus Mari Arrieta Sagasti)

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: