Blog

Gazteentzako udako erromesaldia Avilara

Gazteentzako udako erromesaldia Avilara

Uztailaren 28tik abuztuaren 4ra

Frantzisko Aita Santuak, 2024a, otoitzari eskainitako urtea izan dadila proposatu dio Eliza osoari. Era honetan, 2025eko Erromako jubileurako prestatu gaitezen nahi du, Jaunaren aurrean egotearen, hari entzutearen eta jarraitzearen edertasuna ezagutuz.

Horregatik, gaztea bazara, astebeteko bizikidetza proposatzen dizugu Avilan. Elizbarrutiko gazteak ezagutuko dituzu, eta elkarrekin astebete pasako dugu. Dibertsio momentuak, San Juan de la Cruz eta Avilako Santa Teresaren eskutik kristau bizitzan sakontzeko balioko diguten uneekin uztartuko ditugu.

Nori dago zuzendua?

16 eta 35 urte arteko gazteei.

Kostua:

350 €

Izen-ematea:

1. Bete ondorengo izenematea: https://forms.office.com/e/e744qtSiXq

2. Sartu dirua, ES49 2095-5001-07-1064343915 kontu-zenbakian.

3. Bidali ordainagiria gazteak@elizagipuzkoa.org helbidera.

4. Adin-txikikoa bazara, bidali iezaguzu zure gurasoek sinatutako baimena ere.