Blog

Erromesaldia

Erromesaldia

Joan dEn ostiralean, Getafeko elizbarrutiko 425 gazte hurbildu ziren Gipuzkoara erromesaldi baten baitan. Lehenengo geldialdia Zumarragako parrokian egin zuten; bertan otoitz une batean parte hartu zuten elkarrekin.

Zumarraga eta Urretxuko parrokietan, eta baita La Salle ikastetxean gaua pasa ondoren, biharamunean, larunbatean, Zumarragan Eukaristia ospatu ondoren, mendi zeharkaldi bat hasi zuten oinez. Helmuga, Loiola (Azpeitia).

Santutegian, euren ibilbide espiritualaren baitan, “Ordu Santuan” parte hartu zuten. Igandean, berriz, goizeko mezaren ondoren, basilika bisitatu zuten erromesaldiaren baitan.

Antonio Machadok idatzi zuen bezala, “Ibiltari, ez dago biderik, ibiltzean egiten da bidea”. Fedearen eta bizikidetzaren esperientzia partekatu honekin, gazteak Getafera itzuli ziren.

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: