Urgull mendiko Jesusen Bihotzaren 75 urteei buruzko liburuaren aurkezpena
Ekitaldia gaur arratsaldez ospatu da Liburutegi Nagusiko San Jeronimo aretoan, eta Fernando Prado Donostiako gotzainak parte hartu du. Bertan izan dira ere, Jon Insausti, Donostiako alkatea, Javier Maria Sada, liburuaren egilea, eta Javier Ganuza Urgull mendiko Jesusen Bihotzaren Lagunen Elkarteko presidentea.
Gaur arratsaldean, 19:00ean, San Jeronimo aretoan —Liburutegi Nagusiko kripta— Javier Maria Sada Anguerak, kronikari donostiarrak idatzitako “Jesusen Bihotzaren Monumentua Urgull mendian. Bedeinkapenaren 75. urteurrena. 1950-2025”, liburuaren aurkezpena ospatu da.
Argitalpena, euskaraz eta gaztelaniaz, Donostia Kulturaren laguntzarekin, Urgull Mendiko Jesusen Bihotzaren Adiskideen Elkarteak argitaratu du, 2025eko azaroan egindako Monumentuaren 75. urteurrenaren ospakizunaren baitan.
Carmen Clara Sanchezek gidatu du ekitaldia. Liburuaren, Jesusen Bihotzaren irudiaren, eta aurkezpenean parte hartu dutenen inguruko sarrera labur bat egin ondoren, hizlariei txanda eman die banan-banan.
Donostiako alkateak, Jon Insausti, Jesusen Bihotza, hiriko skyline ederra, eta donostiarren bihotzean eta, bere baitan, errotuta dagoela nabarmendu du. Bere hitzaldian, haurtzaroko oroitzapen bat ere partekatu du: Alde Zaharreko etxetik begirada altxa, eta Urgull mendiaren gainean dagoen Jesusen Bihotzaren irudia ikustea.
Bide batez, Insaustik, liburu honen sorrera azaldu du. Hilabete batzuk lehenagokoa, Kultura zinegotzi zela, hau da, Alkatetza hartu aurretik, Urgull Mendiko Jesusen Bihotzaren Lagunen Elkarteko presidente den Javier Ganuzarekin hitz egin zuenean. Elkarrizketa hartatik abiatuta, Javier Sadarekin harremanetan jarri ziren, Jesusen Bihotzaren 75. urteurrena ospatzeko argitalpen bat egitea proposatzeko, guztia, ordurako lanean ziharduten monumentuaren oroitzapenezko ekitaldien barruan.
Bestalde, Donostiako gotzainak, Fernando Prado, Javier Maria Sada, hiriko kronikari handi gisa aurkeztu du, eta ez bakarrik bere ezagutza eta jakintza zabalagatik, baita Donostiari dion maitasun sakonagatik eta deiera dibulgatzaile argiagatik ere.
Gotzainak, duela urtebete, Oroipena bihotzean gutun pastorala argitaratu zuela ekarri du gogora, Jesusen Bihotzaren aurkako hainbat zimuko publiko gertatu zirenean. Prado monsinoreak azpimarratu du, beharrezkoa zela egoera hura zorroztasun historikotik erantzutea, datuekin eta begirada lasai eta dokumentatutik.
Liburuaren egile Javier Sadak azpimarratu duenez, Jesusen Bihotzaren inguruan ikuspuntu ezberdinak egon daitezkeen arren, monumentuak, historikotasunetik, beti izaera erlijiosoa izan duela nabarmendu du, eta ez politikoa. Azaldu duenez, horrela ikusten da monumentuaren jatorrizko ideian, proiektuaren garapenean, eta eraiki ondorengo erlijiotasunean, beti ekintza politikoetatik at.
Sadak gogorarazi du, Jesusen Bihotza, donostiar guztien eguneroko ikuspegiaren zatia dela. Bere haurtzaroaren oroipen berezia ere partekatu du ekitaldira bertaratutakoekin: haurra zela, Jesusen Bihotzaren eskolatik atera zen eguna monumentuaren inauguraziora joateko. Hau da, Pio XII.a Aita Santuaren ahotsa entzun ahal izateagatik txunditutako unea.
Bere jarrera hurbil eta atseginari leial, kronistak, hainbat pasadizo pertsonal, eta hiriaren historiako pasarteak uztartu ditu. Bere kontatzeko modu berezi horrekin, non kontakizunak entzuleari irribarrea ateratzeko, eta, aldi berean, Donostiari buruzko zerbait berria irakasteko modua aurkitzen duen. Ohi bezala, Sadak bertaratutakoekin bat egitea lortu du. Besteak beste, bere txikitako ikastetxean, Jesusen Bihotzari eskainitako hilabetean, ekainean, jokoak, jaiak eta udaren hasiera, garai bereziki zoriontsua zela gogoratu du.
Liburuaren aurkezpena amaitzeko, Urgull Mendiko Jesusen Bihotzaren Lagunen Elkarteko presidentea den Javier Ganuzak eskerrak eman dizkie bertaratutako guztiei, baita elkarteko bazkideei ere; dagoeneko 2.100 kide baino gehiago baititu erakundeak, eta handitzen jarraitzen baitu.
Ganuzak bere esker ona adierazi die erakundeei eta, bereziki, Donostiako Udalari, bere eskuzabaltasunagatik, eta Jesusen Bihotza den ondare erlijioso eta kulturalaren kontserbazioaren alde egindako lanagatik. Era berean, eskerrak eman dizkio Javier Maria Sadari liburua osatzen egindako lanagatik.
Ekitaldia amaitzeko, egileak liburuaren ale ezberdinak sinatu ditu; eskuzabaltasun eta adeitasunez hartu ditu hurbildu zaizkionak bai agurtzera, edota berarekin hitz egiteko asmoz. Eta baita Donostiako ikur ezagunenetako baten historia jasotzen duen lan bati buruzko iritziak berarekin partekatzeko ere.
192 orrialdetan zehar, “Jesusen Bihotzaren Monumentua Urgull mendian. Bedeinkapenaren 75. urteurrena. 1950-2025” liburuak argazki ugari bildu eta Monumentuaren historia aztertzen du: bere aurrekari historikoetatik hasi, eta 75. urteurreneko ospakizun berrietaraino, eraikuntza proiektuaren garapenetik, Urgull Mendiko Gurutze-bidetik eta Jesusen Bihotzaren inguruko egungo jardueratik igaroz.
Liburua, 15 eurotan dago salgai, eta Idatz liburutegian, bere webgunean, eta Urgull mendiko kaperan erosi daiteke.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira