Migratzaileen ezohiko erregularizaziorako prozesua
Garapen Solidariorako Erakundeen Sareak (REDES), Erlijiosoen Biltzarrak (CONFER), Caritasek, eta Espainiako Gotzainen Biltzarreko Migrazio Departamentuak, gure artean bizi diren migratzaileen ezohiko erregularizazioa ekarriko duen prozesu baten iragarpena txalotu dute.
Neurri hau, justizia sozialeko ekintzatzat, eta hainbeste migratzailerentzako aitortzatzat dute; nahiz eta egoera irregularrean egon, beren lanari esker, denbora daramate gure herrialdearen garapena laguntzen.
Legegintzako Herri Ekimena (LHE) babesten duen Eliz Talde honek, ezohiko erregularizazioa, Atzerritartasun Araudiaren ezinbesteko osagarria dela uste du; izan ere, ohiko bideez baliatu ezin direnei, erantzuna ematen baitie.
Erregularizazio Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE)
Gaiaren ildoan, administrazio-egoera irregularrean dauden atzerritarren ezohiko erregularizazio-prozesua jarri da martxan Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE).
Neurri honek bide berri bat zabaltzen du gurekin batera bizi eta lan egiten duten milaka pertsonarentzat: egoitza, eta lan-baimena lortzeko bide bat, segurtasun juridikoarekin eta bermeekin.
Horri erantzunez, Eusko Jaurlaritzatik oinarrizko gida bat prestatu du, batik bat, hemen bizi diren pertsona migratzaileei zuzendua. Bertan, Ezohiko Erregularizazioa, zer den azaltzen da, zein baldintza bete behar diren, eta urratsez urrats, prozesua nola egin behar den.
Gida, euskaraz eta gaztelaniaz eskuragarri dago, eta laster, baita ingelesez, frantsesez eta arabieraz ere.
Interesa duen inork, zalantzak edo laguntza behar izanez gero, Eusko Jaurlaritzako Aholku Sarearen eskutik aholkularitza juridikoa jaso dezake, doan.
Informazio ona izatea funtsezkoa da inor kalean gera ez dadin, eta prozesua behar den bezala, gardentasunez, eta pertsonok ditugun eskubideen duintasuna errespetatuz garatu dadin.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi modu dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txatean sartu
- Edo WhatsApp mezu bat bidaliz NAHI DUT testua erantziz 689 105 191 zenbakira