17 abendua, 2024
|
Bikaritza Nagusia, Gaurkotasuna, Migratzaileen Pastoraltza, Obispo D. Fernando
Etorkinen Arreta Pastoraltzaren erretiroa: “Maria, fedearen erromesa”
Abenduaren 8an, Ama Birjin Dohatsu Sortzez Garbiaren egunean, Etorkinen Pastoraltzak antolatutako erretiro bat ospatu zen Donostiako Seminarioan, “Maria, fedearen erromesa” izenburupean. Topaketan jende ugarik parte hartu zuen; 210 heldu eta 70 haur eta nerabe bildu ziren, anaiartean, otoitz, gogoeta eta bizikidetza giroan.
Jardunaldian Fernando Prado gotzaina, eta Mikel Aranguren bikario nagusiak izan ziren, eta fede une hau bertaratutakoekin partekatu zuten. Egunean zehar, hainbat jarduera espiritual eta gogoetatsu burutu ziren; ekimena Borja Prieto apaizak ospatu zuen Eukaristiarekin eman zitzaion amaiera.
Erretiroko argazki guztiak eskuragarri daude Donostiako Elizbarrutiko Flickr -ean.