Blog

Laikoen erretiroa Loiolan

Laikoen erretiroa Loiolan

Martxoaren 22an, larunbata, Laikoen Gotzain Ordezkaritzatik ikasturte honetarako antolatutako pertsona laikoen bigarren erretiroa ospatu zen. 90 pertsona baino gehiago bildu ziren Loiolako Gogartetxean (Azpeitia) otoitz eta anaitasun egun bat bizitzeko, non gure Elizbarrutian ‘Laikoen Jubileua ‘ere ospatzen zen.

Erretiroaren izenburuak, “Jainkoaren maitasuna, gure itxaropenaren oinarria”, jardunaldiaren nondik norakoa ezarri zuen. Berau, Jon Sagastagoitia jesuita apaizak gidatu zuen, bere hitzekin, otoitz pertsonalak, eta taldeen arteko partekatzea, gidatuz.

Mahaiaren bueltan, bazkarian, bertaratutako pertsonek elkar hobeto ezagutu zuten, eta fedea eta bizitza partekatzen jarraitu zuten; partekatutako esperientziei esker bat egiten zutela sentituz.

Bazkariaren ostean otoitz une bat ospatu zen, eta parte hartzaileek barkamenaren sakramentua jasotzeko aukera izan zuten. Ondoren, Basilikako Ate Santutik igaro ostean, Eukaristia ospatu zen, eta hala, topaketari amaiera eman zitzaion.

Erretiro-egunean, bizitzaren erronken erdian, Jainkoaren Maitasuna beti gure oinarria eta itxaropena izango dela gogorarazi zitzaigun.