Blog

Apaizentzako erretiroa Hondarribian: otoitza eta anaitasuna

Apaizentzako erretiroa Hondarribian: otoitza eta anaitasuna

Joan den astelehenean, azaroak 25, Donostiako Elizbarrutiko apaiz eta diakono talde bat Hondarribiko Karmeldarren elkartean bildu zen otoitzaren garrantzia ardatz izan zuen erretiro espiritualean parte hartzeko asmoz; Aita Santuak Jubileua prestatzeko deitutako Otoitzaren Urtearekin bat eginez.

10:30ean hasi zen topaketa, Unai Manterola apaizak gidatutako hausnarketarekin. Apaizak, otoitzak kleroaren bizitzan duen funtsezko zereginean sakondu zuen, eta bertan zeudenak animatu zituen Jainkoarekiko harreman pertsonala biziberritzeko, eta otoitza, bere bokazioaren zutabe bihurtzeko.

Meditazio eta elkarrizketarako une aberasgarri baten ondoren, partehartzaileak Guadalupeko Santutegira joan, eta bertan bazkaldu zuten. Guztira, 27 apaiz eta 3 diakono bertaratu ziren, eta bilgunea, elkartasun eta lagunkidetasun loturak sendotzeko baliatu zuten.

Erretiroa, fede eta konpromiso izpiritu berritua izan zen parte hartzaileentzat. Topaketa hau Elizbarrutiak bere artzainei bokazio bidean laguntzeko antolatzen dituen heziketa eta espiritualtasun jardueren barruan kokatzen da.