Kontseilu Presbiteralaren bilera
On Fernando gotzaina buru zela, Kontseilu Presbiterala bildu zen atzo hainbat ekimen sustatu eta aztertzeko asmoz. Zehatzago esanda, elizbarrutiko presbiterioari buruzko gaiak jorratu ziren. Elizbarrutiko apaizen azterketa kuantitatiboa aurkeztu zen, eta horrekin batera, elizbarrutian hiletak, eta hileta-elizkizunak ospatzeari buruzko pastoral hausnarketa prozesua martxan jarri da.
Era berean, kontseiluak, beste gai batzuk jorratu zituen; adibidez, gotzainari eta elizbarrutiko gobernu-taldeari, bereizketarako eta jardunerako irizpide pastoralaren eskaintza.
Kontseilua presbiterala
Kontseilu Presbiteralaren eginkizuna, Elizbarrutiko Presbiterioa ordezkatzen duten apaizen talde bezala aritzea da; bere egitekoa, Elizbarrutiko pastoral gobernuan Gotzainari laguntza eta aholkua ematea da.
Kontseilu honek, zuzenbide amankomunak, eta Gotzainen Batzarrak emandako arauen arabera jarduten du. Elizbarrutiko gobernu eta administrazioarentzat garrantzizkoenak diren gaiak jorratzea eskumenak barne. Gobernu talde honen helburua Jaungoikoaren herriaren pastoral ongia hornitzeko aholkuak ematea da.