Blog

Elizbarrutien arteko bilera

Elizbarrutien arteko bilera

Ostiralean, Gasteizko seminarioan Iruñeko artzapezpikuak, Florencio Roselló, Gasteizko gotzainak, Juan Carlos Elizalde, Bilbokoak, Joseba Segura, eta Donostiakoak, Fernando Prado, bere bikario nagusiekin batera, eliz gaurkotasunarekin zerikusia duten hainbat gai aztertu diren bileran parte hartu zuten.

Jorratutako gaien artean, nabarmentzekoak dira Aita Santuak Espainiara aurki egingo duen bisita, edo bokazioak lantzearen garrantzia.

Euskal Autonomia Erkidegoko zein Nafar Elizbarrutien arteko topaketan, ‘Surrexit ‘, Gasteizko Elizbarrutiko Ebanjelizatze Plan berria, bere historiako laugarrena, berri eman zen; gida hori joan den larunbatean aurkeztu zan ofizialki Estibalizen. Aipaturiko dokumentua, Gasteizko Elizbarrutiaren etorkizuna markatuko duen ibilbide-orria izango da, gutxienez, 2030. urtera arte.

Bi urteko lan eta ekarpenen ondoren –nornabakoei, parrokiei, komunitateei eta ikastetxeei eginiko ehunka ekarpenen–, bere lanketa prozesuaren xehetasunak partekatu zuen Gasteizko Gotzainak, baita etorkizuneko erronkei aurre egiteko gakoak ere.

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: