Eskubidezko ibilbide seguruak eta harrera duina
Joan den igandean, hilak 23, laugarren urtez jarraian, Fivascok (Euskal Herriko Islanmiar Federakundea), Korapilatuzek (esku-hartze sozialeko erakunde eta profesionalak) eta Eskubidedun Migratzaileak (Confer, Jesusen Lagundiaren Gizarte saila -jesuitak- Caritas Gipuzkoa, eta Pertsona Migratuen arreta pastorala), ekitaldi bat antolatu zuten Irungo Skatepark-en Eskubidezko Ibilbide Seguruak eta Harrera Duina lelopean. Ekimenean, etorkizun hobe baterako bidaian, bidean hildako pertsonak izan zituzten gogoan.
Ekimenaren bultzatzaileek adierazi zuten bezala, “euren etxe eta herrialdeak atzean utzi, eta indarkeria, gerra eta pobrezia pairatu dituzten hainbeste pertsonen errealitatea gogorarazteko topaketa”.
Pertsona horientzako lehen oztopo nagusia mugak direla gogorarazi zuten; “euren eraikuntza eteten ez den, gogotzen diren legeak…”. Eta, ondorioz, pertsonei sarbidea galaraztea dute helburu, “nahiz eta, horretarako, heriotzen kopurua biderkatu, eta gainditu nahi dituztenen sufrimenduaareagotu”.
Deialdia egin duten erakundeek adierazi zutenez, “harresi horiek eraistea betebeharra da oraindik ere, eta horregatik, aurten ere, hemen biltzeko deia egin dugu, bizitza galdu duten guztiak gogorarazten dituen hilarri honen ondoan. Hau da, duintasunez bizitzen saiatzeagatik, eta Bidasoako ibilbidean bizitza galdu dutenak gogoan”.
Baina buruhausteak ez dira hor amaitzen. “Helmugara iristea lortzen dutenek bigarren arazoa, Harrera Duina izateko ezintasuna da. Eskubide, legez bizitzeko eskubidea, lan egitekoa, etxebizitza duina izateko… eskubide falta”. Horrek guztiak “esplotazio, diskriminazioa eta marjinalizazioa” esperientzia gogor baten prozesua da.

Aurten, Fivascok, Korapilatuzek eta Eskubidedun Migratzaileak erakundeek bultzatutako ekimenak xenofobia eta migratzaileen aurkako gorrotoan arreta jarri zuen, “delitu okerrenak egozten zaizkie, segurtasunaren hondatzearen, osasunaren kolapsoaren, edo gizarte-laguntzak bereganatzearen errua leporatzen zaie”.
Giza Eskubideak guzti-guztiontzat. Heriotza gehiagorik ez. Bizitzari, Bai.
“Eskubidezko ibilbide seguruak eta harrera duina” manifestua