Blog

Urgull mendiko Jesusen Bihotzaren 75. urteurrena

Urgull mendiko Jesusen Bihotzaren 75. urteurrena

Jesusen Bihotzaren monumentua eraiki zenetik 75 urte beteko direla ospatzeko, Donostiako udaleko kultura sailarekin lankidetzan, eta Donostiako Elizbarrutiaren 75. urteurreneko Jubileu Urtearen baitan, Jesusen Bihotzaren Monumentuaren eta Urgull Mendiaren Lagunen Elkarteak honako ekitaldi hauek antolatu ditu:
                                        DONOSTIAKO ORFEOIAREN KONTZERTUA
  • Lekua: Koruko Andre Maria basilika.
  • Eguna: Azaroak 21 (ostirala).
  • Ordua: 19:30ean.
  • Zuzendaria: Jose Antonio Sainz Alfaro
  • Piano-jolea: Borja Rubiños
  • Egitaraua eta sarreren erosketa: https://entradium.com/events/concierto-conmemorativo-75-anos-monumento-sagrado-corazon-urgull-donostia
  • Prezioa: 10€    /    8€  (bazkideak).

Orfeoiak, Mendelssohn edo Rossiniren lan erlijioso klasikoak eskainiko ditu, baita, besteak beste, gertuagokoak diren Aita Madina edo Tomas Araguesen pieza batzuekin batera.

                                            KRISTO ERREGEAREN EGUNA (Meza)
  • Eguna: Azaroak 23 (igandea).
  • Ordua: 12:00ean
Kristo Erregearen egunean, on Fernando Prado Ayuso gotzaina buru dela, Meza ospatuko da Urgull mendiko kaperan, eta, 1950ean Monumentuaren inaugurazioan Gipuzkoak Jesusen Bihotzari eginiko sagaratzea berrituko da.