Mugak zeharkatzen dituen elkartasuna
Beste urte batez, gure elizbarrutiko ospitaleetako akonpainamendu espiritual eta erlijiosoko zerbitzuak, Donostiako Elizbarrutiko Misioen eskutik, 2025ean zehar bildutako dohaintzak eta ekarpenak bideratu ditu. Azken urteetako bideari jarraituz, diru-laguntza, Etiopiako Bushuloko ospitalera bidali da.
Zuzenean emandako dohaintzetatik, zein kaperako kandelen bidez egindako ekarpenetatik lortutako 5.000 euroak, Afrikara bidali dira.
Ekimena ez da berria; duela urte dezente burutzen da. Zein de ekimenaren oinarria? Argitxo edo kandelen bidez, jendeak Donostia ospitalean, Onkologikoan, eta Zumarraga, Debagoiena eta Bidasoako ospitaletan ematen duen dirua, Etiopiara bideratzen da.

Aipaturiko erietxe bakoitzean kartelak jarri ohi dira, biltzen den laguntza Bushulo ospitalera bideratzen dela jakinaraziz.
Laguntza hau Mariaren Frantziskotar Misiolariekiko lankidetzaren barruan kokatzen da. Lekaimeek, Bushulon, emakumeei eta haurrei arreta ematen dien osasun-proiektu bat gidatzen dute.
Dohaintza, keinu erraz, eta arrunt solidarioa da; Eliza eta premia gehien dutenekiko misiolari-konpromisoa erakusten du.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi modu dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txatean sartu
- Edo WhatsApp mezu bat bidaliz NAHI DUT testua erantziz 689 105 191 zenbakira