Aita Santua Madrilen: hiru aukera
Aita Santuak, ekainaren 6an eta 7an, Madrilera egingo duen bidaia dela eta, Donostiako Elizbarrutiko, Erromesaldien ordezkaritzak (Pedro Laskurain Sudupe), eta Gazte eta Bokazio Pastoraltzak (Juan Pablo Aroztegi Esnaola) erromesaldia antolatu dute “gure fededunei horrelako garrantzia duen eliz ekitaldi batean parte hartzeko aukera ematea funtsezkoa dela deritzogu”.
Gure elkarteen errealitate ezberdinetara egokitzeko, HIRU bidai-mota prestatu dira:
- Plan Orokorra (guztiei irekia): 3 egun
– Datak: ekainaren 5etik, ostirala, eta ekainak 7, igandea.
– Ibilbidea: irteera ostiral goizean (ekainak 5) autobusez; geldialdi bereziak egingo ditugu Segovian, eta El Escorialen. Itzulera igandean (ekainak 7), ekitaldien ostean.
– Ostatu hartzea eta otorduak: hotel batean (mantenu osoa).
– Prezioa: 260€.
– Izena ematea: https://labur.eus/MADRIDPAPA
- Izen emate epea: maiatzak 15

2. Plan Murriztua (guztiei irekia): 2 egun
– Datak: ekainaren 6tik, larunbata, eta ekainak 7, igandea.
– Ibilbidea: irteera larunbata goizean (ekainak 6) autobusez, goizeko 07:00ak aldera. Ostatu hartuko dugun lekura, El Escorial, joango gara. Itzulera igandean (ekainak 7), ekitaldien ostean.
– Ostatu hartzea eta otorduak: hotel batean.
– Prezioa: 160€.
– Izena ematea: https://labur.eus/MADRIDPAPA
- Izen emate epea: maiatzak 15

3. Gazteen Plana (16-35 urte)
– Datak: ekainak 6, larunbatetik (goizean), ekainak 7 igandera arte.
– Logistika: bidaia, autobusean. Gazte bakoitzak bere janaria eraman beharko du.
– Ostatua hartzea: modu xumean (pabilioi /parrokia bateko lurrean; lo-zakua eta esterilla beharrezkoak dira).
– Prezioa: 60€.
– Izena ematea: https://forms.cloud.microsoft/e/cBXatk0xJf
- Izen emate epea: maiatzak 6 (itxaron zerrenda dago)

Honoko hau da bi planen kartela eta egitasmo orokorraren triptikoa. Animatu eta eman izena!
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira