Blog

Gipuzkoarren % 3,47 gehiagok aukeratu du Elizaren laukia

Gipuzkoarren % 3,47 gehiagok aukeratu du Elizaren laukia

Elizaren lanari ekarpena egitea erabakitzen duten gipuzkoarren kopuruak, nabarmen egin du gora 2023ko Errentaren kanpainan.

Azken berrien arabera, Elizaren laukia borondatez aukeratzen duten gipuzkoarren kopurua, %3,47 igo da 2022ko kanpainarekin alderatuta. Horrela, %14,01etik, %17,48ra igaroz.

2023ko Errenta Kanpainak Elizaren alde erakusten duen emaitzaren arabera, handitu egin dira aitorpenen kopurua, Elizaren aldeko aitortzaileen ehunekoa errenta-aitorpen guztiekiko, bai eta bildutako zenbatekoa ere.

Elizbarrutiko gotzainak, Fernando Prado monsinorea, poztu egin da albistea jakin orduko, eta azaldu du “gorakada nabarmena, besterik gabe, errenta aitorpena egiterako orduan ‘X’, elizaren laukian –baita beste helburu sozial batzuetakoan ere– jartzeko aukera ikusarazteko sistema hobetu delako izan delako. Agian, gure parrokietan egindako kanpaina xumeak ere izan du bere eragina. Hala eta guztiz ere, asko dago hobetzeko, beste askok eta askok gure zergen kopuru txiki hori, zertara bideratu dezaketen hobeto jakin arte”.

  • Informazio gehiago eskugarri hemen