Blog

Eguberrietako kanpainaren balorazioa (Espetxe Pastoraltza)

Eguberrietako kanpainaren balorazioa (Espetxe Pastoraltza)

Urtero bezala, joan zen azaro bukaeran eta abendu hasieran, Gipuzkoako parrokietan Martuteneko (Donostia) espetxeko presoei zuzenduriko Eguberrietako Kanpaina antolatu zen.

Kanpainak, bi helburu ditu. Batetik, sentsibilizazioa. Askatasunik gabeko pertsonak gure begian aurrean agertzen dira. Eta bestetik, presoei zuzendutako ‘opari-poltsa’ egiteko materialaren bilketa (txankletak, turroia, zigarroak, pizgailuak, barruko-arropa, zigiludun gutun-azalak, eta boligrafoak).

Gabon gauean, 19 emakume, eta 221 gizonen artean, 240 opari-poltsak banatu ziren. Beraz, presoek, arropa eta oinetakoak izango dituzte datozen hilabeteetarako.

Espetxe Pastoraltzak eskerrak eman nahi dizkie kristauei askatasunik gabe dauden pertsonekiko azaldutako konpromisoagatik: “Beste urte batez, aho bete hortz, pozez gainezka gaude jendearen erantzunarengatik”. Elizbarrutiko erakundeak azpimarratzen duen bezala, “ilusio handia egin zion, norbait beraiez gogoratu izana”.

Ekarpenei esker, presoek opari bat jaso ahal izan dute, eta, are eta gauza garrantzitsuagoa sumatu dute, “jendearen hurbiltasuna beraientzat oso zailak diren egunetan. Berriro ere, eskerrik asko. 2026a, guztiontzat, bake eta adiskidetasun urtea izatea desio dizuegu”.