Blog

Misio bezperak Lasarten

Misio bezperak Lasarten

Martxoan, gure Elizbarrutietako Misioen kanpaina ospatzen dugunez, ostiral honetan (martxoak 15) Lasarteko Brijitar komentuan bezperak errezatzera gonbidatzen zaitugu 19:00tan.

Joseba Bakaikoa misiolariak testigantza emango du bertan.

Noiz: martxoak 15, ostirala; 19:00.

Non: Lasarteko Brijitar komentuan.

Zer da bezperako otoitza?

Bezperak arratsaldeko otoitza dira, edo, zehatzago esanda, ilunabarrekoa, eguna deklinatzen duenean. Batez ere, Jainkoari eskerrak emateko ekintzaren zentzua dauka.