Aiton-amonen eta Adineko pertsonen Vl. Mundu jardunaldia
Ebanjelizatze Arloa, Adinekoen Pastoraltzak, kristau elkarteari jakinarazi nahi dio datorren igandean, uztailaren 26, San Joakin eta Santa Ana Jesusen aitona-amonen jaiarekin batera ospatuko den Aiton-amonen eta Adinekoen Vl. Mundu-Jardunaldia.
Jardunaldi hau Frantzisko Aita Santuak sortu zuen 2021 urtean, adinekoei, bereziki aiton-amonei, aintzatespena, eskerrak, eta laguntza emateko asmoz. Hau da, gure komunitateetako zutabe isilak eta fedearen, jakinduriaren, eta familia-maitasunaren igorle nekaezinak.
Ordutik, data hau aukera ona da elkarrekin ospatzeko, beste belaunaldi batzuekin ere partekatzeko, eta gure bizitza eta parrokietan helduek duten presentziari balioa emateko.
Jardunaldiak “Nik ez zaitut ahaztuko” (Is 49, 15) izango du goiburutzat, eta Leon XVI. Aita Santuak gogorarazten digu Jainkoak pertsona bakoitza ezagutzen eta maitatzen duela; batik bat bakardadea edo ahaztuak izatearen sentsazioa sentitzen dutenak.
Zahartzaroa, gogorarazten du Aita Santuak, bizitza espiritualerako une baliotsua dela; bertan, Jainkoaren maitasuna berraurkitu daiteke, eta otoitza eta itxaropena indartu. Zahartzaroak dakarren hauskortasuna ez da frakasoa, aukera bat baizik elkarri laguntzeko bihotza zabaltzeko, elkartasunerako eta, Jainkoarekin eta besteekin harreman sakonagoa izateko. Eliz elkartea, adinekoak baloratzera eta hurbiltasunez, maitasunez eta esker onez laguntzera behartuta dago.
Donostiako Elizbarrutiak bat egingo du ospakizun honekin, datorren uztailaren 26ko (igandea) eukaristietan modu berezian integratuz.
Ospakizun hau errazteko, Ebanjelizatze Arloa, Adinekoen Pastoraltzak, pastoral laguntzarako hiru material prestatu ditu:
– Leon XIV .a Aita Santuaren Mezua jardunaldi honetarako idatzia.
– Laguntza liturgikoa (herri otoitza eta azken bedeinkaziorako otoitza barne).
– Aiton-amonen, eta adinekoen aldeko otoitza.
Gure nagusiak erdigunean jartzen laguntzen digun Jardunaldi hau ospatzera animatzen ditugu parrokia eta elkarte guztiak.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira