Blog

Vocatiok lehen urratsa eman du Artzain Onaren Katedralean

Vocatiok lehen urratsa eman du Artzain Onaren Katedralean

Gaur, martxoak 13, arrastiko 20:00etan, Artzain Onaren katedralean Vocatio martxan jarri da; ekitaldia, 24 ordu Jaunarentzat bijilia-otoitz batek eskutik ospatu da.

Gipuzkoako kristau-elkarteen bihotzean, eta denboran zehar, sustraitzeko borondatearekin jaio den proposamen baten lehen urratsa izan da; kristau bokazioak, Jaungoikoari egiten diogun otoitzaren erdigunean jarri dira. Vocatiok, giro espiritual eta komunitario egokia sortu nahi du, apaizgoan, bizitza sagaratuan, eta laikoen artean bokazioak sortu daitezen. Beti, bataio-graziaren garapen bezala ulertuta, konfiantzaz eskatzen den, eta pozez eskertzen den Jaungoikoaren dohain lez.

Bijiliak hainbat kristau-elkarteetako fededunak bildu ditu, elkarrekin egoteko, gurtzeko, eta entzuteko giroan. Jardunaldiari, hasierako kantuarekin eman zaio hasiera; ondoren, gotzainaren agurra sarrera entzun dute bildutakoek. Ondoren, sugarraren prozesioa ospatu da, hau da, deialdi honen ezaugarri nagusietako bat, eta sugarraren aurreko otoitza.

Ostean, gazte aberatsaren pasarte ebanjelikoa entzun da. Horren ostean, isiltasun aldi bat, gotzainaren gogoeta, eta otoitz pertsonalerako une berri bat izan dute parte hartzaileek. Gero, ospakizunean, Guztiz Santua erakusteaz bat, adorazioz betetako une luze bat bizi izan dute katedralean elkartutakoek. Guztia, kantuz, isilunez eta eskariz lagunduta.

Gotzainaren azken otoitzarekin, eta agurrarekin amaitu da bijilia. Ondoren, amaierako kantuarekin amaiera eman zaio Vocatioren lehen topaketari. Ekimenak, bizirik iraun nahi du, Jaunari, Gipuzkoan Elizarako bokazio berriak eskatzeko etengabeko gonbidapen gisa.

Lehenengo deialdi honekin, Vocatiok bere bideari ekin dio, otoitz egiteko, entzuteko, eta Jaungoikoaren deia zabaltzeko elizbarrutiko proposamen bezala. Ildo beretik, asmo bat; kristau bokazioari eskuzabaltasunez erantzuteko nahia ereiten jarraitu dezala Jaunak.

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: