Blog

Gipuzkoako Gabonetako Postal lehiaketa (XII. edizioa)

Gipuzkoako Gabonetako Postal lehiaketa (XII. edizioa)

Abendualdian, Donostiako Elizbarrutiko Irakaskuntzako ordezkaritzak Gabonetako Postalen lehiaketaren XII. edizioa ospatu da. Ekimen honek sormena eta fedea sustatzen ditu gaztetxoen artean. Lehiaketa Gipuzkoako ikastetxe kristauetako Lehen Hezkuntzako ikasleek parte hartzen dute, eta, parte hartzaileek beraien iaiotasuna eta Gabonetako izaera sakona erakusten dute.

500 marrazkik baino gehiagok, sormen eta itxaropenez bete zituzten parte hartu zuten ikastetxeetako ikasgelak. Ikasleek Eguberri kristauaren mamia islatzen duten irudiak marraztu dituzten postaletan: Jesus haurraren jaiotza, Belengo izarra, Ama Birjina eta San Jose, baita lehiaketa esanahiz bete zuten beste ohiko zeinu batzuk ere. Lanen aniztasunak eta kalitateak agerian utzi dute gure artean artista handiak daudela fedez eta lanez beteak.

Erabaki zail baten ondoren, sariak, maila bakoitzeko onenei eman zitzaizkien:

– Lehen zikloko irabazlea: Naiza Moraleda (Egiluze ikastetxea, Hondarribia).

  • – Bigarren zikloko irabazlea; Jereamy Kerem (ElaiEnea ikastetxea, Donostia).

  • – Hirugarren zikloko irabazlea, Snizhana Kyanchuk (San Vicente de Paul ikastetxea, Irun).

Sari-banaketa ekitaldia abenduaren 20an ospatu zen, 17:00etan Artzain Onaren katedralean ospatu zan eukaristia batean; sarituak senitartekoekin batera egon ziren ekitaldian.

Donostiako Elizbarrutiko Irakaskuntzako ordezkaritzaren hitzetan, “Gabonetako Postalen lehiaketa, beste behin ere, arrakastatsua izan da, eta pozez eta harrotasunez betetzen gaitu”.