Zure eskura YouTuben ‘El Espejo de Gipuzkoa’ko elkarrizketak
COPE irrati-kateko El Espejo de Gipuzkoa saioak istorio eta testigantza erakargarriak eskaintzen jarraitzen du. Duela gutxi egindako aberastasun espiritual eta kultural nabarmena duten bi elkarrizketa topa ditzakezu YouTuben.
Lehenengoan, Carlos Orench misiolari gipuzkoarraren testigantza azaltzen da. Perun bizi izandako bere esperientzia ebanjelizatzailearen berri ematen du, testuinguru desberdinetan Ebanjelioa iragartzearen erronka eta pozei buruz hausnartuz.
Bigarrenean, Lourdes Moratinos soprano eta abesbatza zuzendaria, eta bere senar, idazle eta poeta den Alfonso Olaz aurkituko dituzu. Biek, Arteak eta Fedeak beren bizi-misioa nola gidatu duten azaltzen dute; euren iaiotasuna Europa osoko agertokietara eramanez; auditorioetatik hasi eta elizetaraino.
Bestalde, gaur, El Espejo de Gipuzkoa-n “Gure Eliza/Nuestra Iglesia” elizbarrutiko podcastaren bigarren atala aurkeztuko da (datorren astean YouTube eta Spotify webguneetan egongo da eskuragarri).
Atal berri honek Pertsona Migratuen Pastoraltzaren lana du ardatz; migratzaileei eskaintzen dien laguntza, eta pertsona hauek gure elkarte ezberdinak nola aberasten dituzten azaltzen da bertan.
Ez galdu Elizak Gipuzkoan duen konpromisoa eta misioa islatzen duten eduki hauetaz gozatzeko aukera. Zure zain gaude COPE Gipuzkoan eta gure plataforma digitaletan!