Zapore Anitz
Albistea: Caritas Gipuzkoa
Caritas Gipuzkoan badakigu janaria prestatu eta partekatzea askoz gehiago dela platera eta sabela betetzea baino. Giza hizkuntza unibertsala da, kulturak, istorioak eta pertsonak batzen dituena. Horregatik, ekimen berezi bat antolatzen ari gara: “Zapore anitz arrozak”.
Aniztasuna ospatzeko, elkar ezagutzeko eta errezetak baino askoz gehiago partekatzeko topaketa izango da. Ekimen honen bidez, honako hau lortu nahi dugu:
– Caritasek komunitatean egiten duen lana eta konpromisoa ospatzea
– Laguntzen ditugun gizarte-errealitateak ikusaraztea
– Jatorri eta ibilbide desberdinetako pertsonen arteko elkarbizitza sustatzea
– Aniztasun kulturala gastronomiaren bidez balioan jartzea
Ekintza parte-hartzailea izango da. Caritasen programetako erabiltzaileek, boluntarioek, langileek eta auzokoek arroz mota desberdinak prestatuko dituzte taldeka. Plater bakoitza istorio bat kontatzeko aitzakia izango da; beste errealitate batzuk ezagutzeko eta aniztasunean oinarritutako komunitate aberats baten parte garela sentitzeko parada.
Arroz karibearra, afrikarra, arabiarra, curryarekin edo valentziarra… Zapore anitz, istorio anitz!
Zer aurkituko duzu egun horretan?
– Komunitate baten harrera
– Sukaldaritza tailerra talde anitzetan
– Bazkari partekatua, talde bakoitzaren plater eta istorioaren aurkezpenarekin
– Hausnarketa dinamika: esperientziaren inguruko trukea
– Zuzeneko musika eta elkarrekin jarraitzeko gogoa
🗓️ Apirilak 26, larunbata
🕙 10:00etatik 14:00etara
📍 Elizaurre kalea, 1 – Zarautz
Trintxer-Emeki, Miriam, Sorabilla, Hotzaldi, Aterpe, Lamorus, Bidelagun eta beste hainbat laguntza-programetako pertsonek eta euren zaporeek hartuko dute parte.
Ekimen hau aurrera ateratzeko, Alzola Basque Waterren laguntza dugu.
Etorri aniztasuna dastatzera eta gure komunitatea aberasten duten errealitateekin konektatzera! Gurekin espero zaitugu!