Blog

Zizurkil eta Donostia bateginik Kenyara joango diren misiolariekin

Zizurkil eta Donostia bateginik Kenyara joango diren misiolariekin

Zizurkilgo Arantzazuko Andre Maria, eta Donostiako Gros auzoko San Inazio parrokietan, uztailaren 11, eta 12an, misiolari lanetan arituko direnen aldeko mezak ospatu ziren.

Ospakizunetan zehar, parrokietako eliztarrek Cristina Gabirondo eta Ivan Benkori eskainitako otoitz eta maitasunez lagundu zieten. Biak, aurki, Kaikorrera joango dira, Turkana eskualdera (Kenya).

Hilabete batez, misiolari lanetan arituko dira Ahizpa Marianiten elkartearekin batera.

Biek, batez ere, erlijiosoek artatutako umezurztegi batean egingo dute lan, non neska-mutilekin eguneroko bizitza partekatuko, eta komunitatearen zeregin eta beharretan lagunduko duten.

Bien agur mezak aukera bat izan ziren, misioa, Eliza osoaren zeregina dela gogoratzeko. Nahiz eta Kristina eta Ivan, Kenyara, fisikoki joango direnak izan, parrokia-elkarteen eta Gipuzkoako Eliza osoaren otoitza eta konpromiso guztia izango dute lagun.

Donostiako Elizbarrutitik esperientzia emankor eta eraldatzailea opa diegu, eta Jaungoikoari eskatzen diogu lagundu, eta indartu ditzala, bilgune, zerbitzu eta lanean buru-belarri aritzen diren bitartean.

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: