Blog

Irailak 8: Maria Birjina Dohatsuaren jaiotza

Irailak 8: Maria Birjina Dohatsuaren jaiotza

Andre Mariaren jaiotzaren jaiak zerikusi handia du, V. mendean Jerusalemen, Betzatako urtegiaren inguruan (ik. Jn 5, 1-9), Santa Ana eta San Joakimen etxe ondoan, eraiki zuten elizaren sagaratze-egunarekin (XII. mendeaz geroztik, Santa Anaren basilika deritzana).

  1. mendean, Ekialdean zabaldu zen jai hau, eta Erromaraino iritsi Sergio I.a Aita Santuak ekarririk. Erdi Aroan oso herrikoi egin zen jaia. Romano Melodatarrak 555. urtean Jakueren protoebanjelioa (II. mendekoa) bertsotan jarri zuenean; Ana ama izango zela iragartzen zuen profezia aipatu zuen.

Oso ospetsua da VIII. mendean san Joan Damaskotarrak Andre Mariaren jaiotzako jaian egin zuen homilia: Zatozte denok. Ospa dezagun bozkarioz mundu osoarentzat pozgarri den jaiotza. Gaur, lurreko izatea aldaturik, zeru berria sortu da munduan. Gaur hasten da munduarentzat salbamendua.

“Salbamenaren hasiera” Jainkoak Maria Birjina bere Semearen Ama egin zuenean izan zelarik, Mariaren jaiotza “salbamenaren itxaropena eta egunsentia” gertatu zen egiaz.

Gure elizbarrutian, zenbait basilika, parrokia eta ermita asko dugu Ama Birjinaren Jaiotzaren izenpean eraikia, eta herri askotako jaiak egun honetan.

 

Egilea: Jesus Maria Arrieta

Whatsapp Únete a la comunidad de InfoEliza para no perderte nada. Tienes dos formas de hacerlo: