Sareak (Caritas Gipuzkoa) gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonei Mugi txartela eskuratzeko aukera emango die
Caritas Gipuzkoak bultzatutako Sarea Fundazioak Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuaren dirulaguntza jasoko du, gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonei garraio publikorako sarbidea errazteko. Laguntza horiei esker, Bidean programan parte hartzen duten pertsonek Mugi txartelak eskuratu eta kargatu ahal izango dituzte.
Azahara Dominguez diputatuak Arrasateko Bidean zentro okupazionala bisitatu du, eta bertan kolektibo horrekin egiten den lana egiaztatu ahal izan du.
Zer da Sarea Fundazioa? Donostiako Elizbarrutiko Caritasek sortua, lanaren eta bizitzaren arteko zubiak eraikitzea du helburu, prestakuntzaren, orientazioaren eta laguntza pertsonalaren bidez. Ekonomiaren eta gizartearen aldetik egoera ahulean dauden kolektiboetan zentratzen da, bizi-kalitateari, parte-hartzeari eta gizarteratzeari dagokienez. Hauek dira garatzen ari den proiektuak: Aukera: zentro okupazionala eta sustaker: lanbide-hastapena.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi modu dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txatean sartu
- Edo WhatsApp mezu bat bidaliz NAHI DUT testua erantziz 689 105 191 zenbakira