Fernando Prado Ayuso Gotzain jaunaren Eguberrietako zorion-agurra
Elizbarrutiko Anai-arreba maiteok,
Eguberri hauetan, Betleemen jaiotako Kristoren argiak etxe eta bihotz bakoitza argiztatzea nahi nuke. Poz- eta itxaropen-aldi honek gogora diezagula Jainkoak gutako bakoitzarekiko duen maitasun itzela.
Jesus gure mundu hauskor eta behartsura dator bakea eta kontsolamendua ekartzeko. Hainbeste erronka eta zailtasunen garai honetan, Bera da gure indarra eta gure itxaropena, inoiz itzaltzen ez den argia.
Bihotzeko ateak zabaltzera gonbidatzen zaituztet, bere maitasuna behartsuenekin partekatzera eta elkarrekin elkarte batuago eta senideago bat eraikitzera. Haur egin den Jainkoak erakuts diezagula inguruan ditugunei samurtasunez begiratzen eta gure inguruetara bakea helarazten.
Eguberri alai eta santua opa dizuet guztioi. Baita Jubileu Urte Berria ere, esker onez eta bedeinkapenez betea. Maria, Arantzazuko gure ama, lagun izan dezagula beti bere Semearenganako bidean.
Eguberri on! Urte berri on guztioi!