Blog

Pazko aldiko IV. igande: Gaixoren Pazkoa

Pazko aldiko IV. igande: Gaixoren Pazkoa

Pazko aldiko IV. igande honetan, Gaixoen Pazkoa ospatzera gonbidatzen gaitu Elizak. Gaixoen aldeko kanpainari amaiera ematen dion ospakizuna. Aurtengo gaia honako hau da: “Eman itxaropena triste daudenei”, eta leloa, hau: “Haien dolua alaitasun bihurtuko dut, atsekabean kontsolatu eta alaituko ditut” (Jer 31, 13).

Hainbat arrazoi direla-eta, triste, etsita edo gogogabetuta daude gure anai-arreba asko. Lagun diezaiegun “Errukien Aitari eta kontsolamendu ororen Jainkoari begiratzen” (2 Kor 1, 3).