75. Urteurrena; ospakizun bateratua
Ibilbide oparoaren 75 urteak ohoratzeko, datorren larunbatean, urriak 25, Gasteiz, Bilbo eta Donostiako elizbarrutiek, hiru elizbarrutien 75. urteurrena ospatuko dugu, elkarrekin, Estibalizko Andre Mariaren Santutegian.
1950ean, Pio XII.a Aita Santuak gaur egungo Euskal Autonomia Erkidegoan finkatutako elizaren eskumen egitura berrantolatu zuen, izaera kanoniko eta juridiko independentea emanez; izan ere, ordura arte, hirurek, 1862 urtea ezkeroztik, gotzaindegi bakarra osatzen baitzuten: Gasteizkoa.
Ildo horretan, 1949an sinatutako, eta 1950eko uztailaren 1etik indarrean jarritako Quo Commodius buldatik aurrera, bi gotzaitegi berri sortzeko baimena luzatu zen. Zatikatzea honela antolatu zen:
– Gasteizko elizbarrutia; Arabako probintzia (bere gotzaina).
– Bilboko elizbarrutia; Bizkaiko lurralde osoa, Urduña eta Villaverde harana izan ezik (bere gotzain).
– Donostiako Elizbarrutia; Gipuzkoako herri eta hiri guztiak (bere gotzaina).

Elkarrekin urratsez urrats
Datorren larunbatean,75. urteurrenaren ospakizunaren unerik azpimarragarriena, hiru gotzainak buru izango diren Eukaristia bateratua izango da: Juan Carlos Elizalde Espinal (Gasteiz), Joseba Segura Etxezarraga (Bilbo), eta Fernando Prado Ayuso (Donostia).
Erlijio zein jai-programazioa:
- 11:00etan.Eukaristiako Ahizpa Erromesek ongietorria egingo diete Estibalizko Andre Mariaren Santutegira hurbiltzen direnei.
- 11:30etan.Erromesentzako Harrera Zentroan, Santiago de Pablo irakasle eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Historiako katedradunak ‘Euskal Elizbarrutien Historia‘ hitzaldia emango du.
- 12:30etan.Ibilbide kultural eta artistiko laburra Santutegia eta Erromanikoaren Interpretazio Zentrotik barrena.
- 13:15etan.Erromesentzako Harrera Zentroan, Eukaristiari hasiera emango zaio hiru gotzainak buru direla: Juan Carlos Elizalde Espinal Gasteizko gotzaina, Joseba Segura Etxezarraga Bilboko gotzaina eta Fernando Prado Ayuso Donostiako gotzaina. Euren bikario nagusi, gotzain eta apaizekin batera egongo dira, hiru elizbarrutien ordezkari moduan.
- 14:15etan.Ahizpa Erromesek zuzendutako gune erlijiosoko Amaren Etxea jatetxean anaitasun-bazkaria (ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea).
- 16:00etan.Musika eta dantza Santutegiko zabalgunean.
- 17:00etan.Tabernako terrazan, gaur egungo musika erlijiosoaren kontzertua Eukaristiako Ahizpa Erromesen eskutik.
- 17:30etan.Hiru gotzainen agurra, eta autobusen irteera.
Hemen ikusi dezakezu 1949an sinatutako Quo Commodius bulda.