Quo Commodius buldarekin jaio zen Donostiako Elizbarrutia
Igande honetan gure Elizak Quo Commodius buldaren 76. urteurrena ospatuko du; 1950eko uztailaren 1ean Donostiako Elizbarrutiaren bizitza kanonikoa martxan jarri zuen Pio XII.aren agiria.
Quo Commodius-ek abiatutako istorioa
1949ko azaroaren 2an Erroman sinatutako buldak, Gasteizko Elizbarrutitik, Gipuzkoako parrokiak bereizi zituen, eta bi egoitza berri sortu ziren: Bilbo eta Donostia.
Gauzatzea, garai hartako nuntzio apostolikoaren esku utzi, eta 1950eko uztailaren 1ean gauzatu zen. Bi hilabete geroago, irailaren 3an, Elizbarrutiko lehenengo gotzain izendatu zuten Jaime Font i Andreu monsinorea. Harrez gero, zazpi gotzainek gidatu dute elizbarrutia, eta gaur egun, Iruña-Tuterako Artxidiozesiaren pean egoten jarraitzen du.

Jubileu-ospakizunak
Oroipena bihotzean gutunean, Fernando Prado Ayuso monsinoreak, zera gogorarazten du: “Munduko Jubileuaren testuinguruak, aurten, gure elizbarrutiaren 75. urteurrenarekin bat egiten du. Beraz, Jubileu-ospakizunetan murgilduta gaude”. “Iraganari esker onez eta etorkizunari itxaropenez begiratzera” gonbidatzen ditu gotzainak fededun guztiak mundu mailako Jubileu Urte honetan.
Elizbarrutiak, “Jubileu bikoitza” iragan urtarrilaren 6an inauguratu zuen, Jose Tolentino de Mendonça kardenal monsinoreak, Frantzisko Aita Santuaren ordezkari berezi bezala, Artzain Ona katedraleko Ate Santua ireki zuenean. Harrezkero, erromesaldiak, elkartasun keinuak, katekesi bereziak… ospatu dira.